lunes, 14 de mayo de 2012

Haurrentzako musika-terapia



Musika-terapia, zer da?


Musika-terapia, musika eta arlo honen barnean dauden elementu musikal ezberdinak (soinua, erritmoa, armonia eta melodia) lantzen ditu; baina ekintza hau, testuinguru terapeutikoan kokatzen den arren, hezkuntza arlorako oso interesgarria izan daiteke umeen mugimen- garapena eta garapen kognitibo, sozial eta emozionala hobetu, estimulatu edo berreskuratzeko.

Saio hauetan, umeak ongizate emozionala lortuko du bai abesten, dantzatzen edota musika tresna ezberdinak jotzen. Irakasleak, umearen arreta mantentzeko gai izatea funtzezkoa izango da, baina irakaslearen rola beharrezkoa izatez gain, ekintza berak, zenbait aspektu lantzeko ere baliogarria izango da; umearen mugikortasuna kontrolatzeko, bere jarrera eta autoestimua hobetzeko… Terapia hau oso erabligarria da, ez bakarrik edozein umeren ongizate emozional, sozial eta fisikorako, baita arazoak dituzten umeei laguntzeko ere: hizkuntzarekiko arazoak, arreta eza, hiperaktibitatea, jarrerazko arazoak, arazo emozionalak…

Musikaren balore terapeutikoa

Musikak, berez, umeekin lan egiteko ezaugarri erabigarriak ditu, ikasteko era atsegina eta dibertigarria baita. Guztiok egin dezakegu musika, helduek, gazteek, umetxoek, adimentsuenak, arazoak dituzten pertsonek… honen aurrean, baloratzekoa da beraz, musika-terapia honek duen erabilgarritasuna. Musikak, emozionalki eragiten digu, fisikoki geure burua aktibatzeko eta erlaxatzeko tresna bat da, burmuinarekin batera lan egiten laguntzen digu eta baita inguruan dauzkagun pertsonekin harremanetan jartzeko bideak errazten dizkigu.

Musikak hezkuntzan betetzen duen papera

Landu nahi den helburuaren eta ume bakoitzaren ezaugarrien arabera, musika-terapia saioa bideratuko duen irakasleak erabiliko dituen baliabideak ezberdinak izango dira. Batzuetan, musikak kontzeptu berrien ikaskuntza errazteko estimulu bezala jokatzen du. Adibidez, matematikak ikasterakoan, biderkatzeko taula ikasteko, guztiok erabili dugu musika, baliabide moduan. Beste adibide bat izan daiteke, txikitan, nozillaren iragarkiaren abestia behin eta berriro entzunez, azkenean nozillak dituen osagaiak nahi gabe ikasi ditugula. Azken finean, honekin esan nahi dena da, musikak hezkuntza arloan, garrantzia handia duela, honek, umeen ikaskuntza errazteko tresna oso erabilgarri eta eraginkorra baita. Ekintza musikalak oso dibertigarriak dira umeentzat eta aldez aurretik motibatzen ez zaien jarduerak lantzeko interesgarria ere izan daiteke.

Musika-terapian landuko diren faktoreak

Musika terapian ekintza ugari burutuko dira:

Abestiak (Hitzen eta esaldien egitura lantzeko), entzumena (arreta, soinu ezberdinak ezagutzeko eta erlajazioa lantzeko), jolas musikalak,  improbisazioa (musika tresnak jo edo abestu, adierazpen espontaneoa eta sormena lantzeko), abestien komposizioa, ipuin musikalak eta musika tresnen erabilera.


Ekintza hauetan zenbait aspektu landuko dira:

Mugimen- abilidadeak: Mugimendua lantzeko ekintzak, (koordinazioa, oreka, muskuluen erlajaxioa eta arnasketaren kontrola).
Zentsumenen garapena: Entzumenezko eta ikusizko estimuluak ezberdintzeko ekintzak (tonuak, timbreak, erritmoak, objektu musikalak).
Ikaskuntzarako zenbait aspektuen garapena: (Memoria, orientazioa, onarpena eta irudimena).
Abilidade sozio-emozionalak: Ekintza terapeutiko honek adierazpen emozionala indartzen du, komunikatzeko espazio giroa sortzen. (autoestimua)

Orokorrean, musika-terapia, hurrengo helburuak lortzeko bideratuta egongo da:

• Garapen psikomotorra
• Gorputz-eskema
• Erlajazioa
• Oreka
• Arnasketa eta ahots-artikulazioa
• Garapen sozio-emozionala
• Ikaskuntza orokorra

Hezkuntza musikala eta musika-terapiaren arteko ezberdintasunak

-Hezkuntza musikala, prozesu hezigarria da eta curriculumean oinarrituta dago, musika-terapiaren prozesua, berriz, aldakorra, zabala, esperimentala eta interaktiboa da, ez du curriculuma jarraitzen.

-Hezkuntza musikalean, curriculumean agertzen diren edukiak erabiltzen dira baina musika-terapia, ordez, dinamikoa da eta lantzen diren edukiak prozesuan zehar sortzen dira.

-Hezkuntza musikalaren helburuak era kolektiboagoan baloratzen dira, baina musika-terapian, ume bakoitzaren beharrak eta interesak kontutan hartzen dira.

-Hezkuntza musikala, kontzeptu zehatzak barneratzeko edo irakasteko bideratuta dago, baina musika-terapian ez da hainbeste baloratzen musikaren kontzeptuak barneratzea baizik eta musika, tresna moduan erabiltzea sentimenduak eta emozioak azalarazteko, teknika alde batera utziz.

domingo, 13 de mayo de 2012

Ipuin motoreen garrantzia

       

          Ipuin motoreak Haur Hezkuntzako umeentzat oso garrantzitsuak dira. Adin-tarte honetan umeen arreta mantentzeko oso baliagarriak dira. Ipuinaz baliatzen dira umea honen istorioan sartzeko. Haurrak ipuinaren protagonista bihurtzen dira eta horrela, sormena eta irudimena sendotzen dituzte.
         Azpimarratzekoa da, ipuin motoreak garapen psikomotorraren saioetan erabiltzea, arrunta dela. Horrek ez du esan nahi, garatzen diren ezaugarriak fisikoak izatea, kognitiboak ere lantzen baitira.
         Ezaugarri fisikoetan nabarmentzen direnak indarra, erresistentzia, abiadura eta malgutasuna dira. Hauek patroi motorren bidez indartzen dira, hau da, desplazamenduekin, jaurtiketekin, saltoekin, biraketekin... Haurrak patroi motore hauek egin dezaten, ipuina kontatzen den bitartean, hainbat jarduera egiten dira. Beraz, ariketa hauekin haien pertzepzio abileziak garatzen hasten dira, haien artean, lateralitatea, erlajazioa, erritmoa, oreka eta koordinazioa daude.
      Lehen esan denez, garatzen diren ezaugarri kognitiboen artean hauek aurki daitezke: pertzepzioa, memoria, pentsamendua, arreta, hizkuntza, arazoen konponketa... Umeak, ipuinaren kontaketari esker, ezaugarri hauek aurrera egitera laguntzen du.
     Bukatzeko, ipuin motoretan ez dira bakarrik gorputzaren edukiak jorratzen, beste ikasgaiak (natur zientziak, arte plastikoak, matematika...) ere lantzen dira. Horretaz gain, umeak hizkuntzan aurrekuntzak egiten ditu, askoz hobeto maneiatzen duelako. Ulermena eta adierazpena pixkanaka-pixkanaka hobetzen ditu. Besteek hitz egiterakoan mezua arazorik gabe ulertzen du eta beraien nahiak eta sentimenduak komunikatzen ditu erraztasun gehioz.


domingo, 6 de mayo de 2012

Konstruktibismoa eta matematikak

Konstruktibismoaren inguruko lana eta irakaslearekin egin beharreko elkarrizketa dela eta, hainbat gauza ikasteaz aparte, beste ideia edo galdera berri sortu zitzaizkidan. Izan ere, egindako elkarrizketan, irakasleak matematikako txokoa zutela azaldu zigun. Horren inguruan pentsaka, matematikak nola landu al zuten pentsatzen egon nintzen, baina aurkitzen nituen irtenbideak ez ziren oso konstruktibistak, baizik eta gidatuegiak.
Beraz, honen bila nengoela, bideo hauek aurkitu nituen:





Kirola umeentzako

Kirola umeentzako haien ona den badakigu, zergatik ez dugu gehiago sustatzen? Zergatik telebistaren aurrean usten ditugu eta ez ditugu haientzako hain garrantzitsua den kalera jolastera joatera bultzatzen?
Niri txikia nintzenetik irakatsi naute kirol bat praktikatzera joatea, beraz, odolean daraman zerbait da. Hau nire bizitzan oso ona izan dela uste dut, osasun ona izatea lortzeaz gain, organizatzen ikasi behar izan dut, beste hainbat gauza egin ahal izateko.
Ondorioz, irakasle izango naizenean nire ikasleei hori irakastea gustatuko litzaidake, niri irakatsi zidatena: jokuetatik eta denbora libreaz gozatzea kirolaren bitartez. Jakina, ez ditut talde batean sartzera behartuko ezta korrika joatera eramango, baina bai mugitzea sustatzea eta osasun ona izatea, hau da, ume sedentarioak ez hezitzea.

domingo, 29 de abril de 2012

Bokaziorik gabe irakasle on bat izan gaitezke?

Irakaslea izan ahal izateko irakasteko ilusioa izatea ezinbestekoa da. Haur Hezkuntzako irakaslea izateko ilusioa izateaz gain, umeak maite behar dira, egunero haiekin harremanetan egongo zarelako. Bestetik, pazientzia izatea hainbat egoerentzako oso lagungarria izango da, adibidez, umeak zuk espero duzuna egiten ez dutenean. Irakaslearen lanbidea umetxoak pertsona gisa haztea da eta hau munduko gauzarik politena da. Haurrak zuregandik ikastea miragarria da. Haien garapena ikusten duzu eta garrantzitsuena, zuk honetan parte hartzen duzu. Irakaslea ikasleen eraketan nahasi behar da eta bere eskutan dagoena egin behar du ikasleengatik. Bokaziorik ez baldin badu umeen ikaskuntzan era okerrean eragin dezake. Pentsa ezazu umeengan eta ez irakaslea izateak dauzkan onuretan. Link honetan irakaslea diren edo izango direnentzako aurkezpen oso interesgarri bat aurki dezakegu.

Eskolaren eginkizuna: pertsona bakoitzak dituen ahalmenak garatzea


     Gaur adieraziko ditudan ikuspegiak hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa moduan aurkeztuko ditut, bi ideia nagusi azpimarratzeko, alde batetik, hezkuntza sistemaren aldaketaren beharra eta bestetik, eskolak pertsona bakoitzaren ahalmen sortzailea pizteko beharra . Gizartea etengabe aldatzen ari da eta dirudienez, gaur egungo hezkuntza sistemak iraganeko hezkuntza ereduaren ezaugarriak oraindik baditu. 

     Lehenik, Sir Ken Robinson-en `` Las escuelas matan la creatividad ´´ hitzaldia aztertzea oso interesgarria iruditu zait. Honek hezkuntza sistemaren aldaketaren beharra azpimarratzen du, gaur egungo eskoletan umeei iraganeko ideiekin hezi egiten baitzaie. Hurrengo lerroetan mintzaldi honetan adierazitako zenbait aspektu aztertuko ditugu. 

Gaur egungo eskoletan, umeei etorkizunerako prestatzen zaie, baina, nolakoa izango da etorkizun hori? inork ez daki. 

[Gizakiaren ahalmen sortzailea alde batera uzten da.

     Ume guztiek talentu ezberdinak dituzte eta horiek aurkitzea hezkuntzaren xedea izan behar da. Gaur egun ideia hau ez da kontuan hartzen eta pertsona bakoitzak bere barnean duen ahalmena indartzeko aukera alde batera uzten da. Beraz, eskolak, sormena deuseztatzen du, umeak hazi ahala, sormena galtzen baitu. Picassoren esanetan, ume guztiak artistak jaiotzen dira, baina arazoa da hauek hazten diren einean, artistak izaten jarraitzea. Arazo hau zenbait arrazoien eraginez gertatzen da, hezkuntza sistemak, materia hierarkia bat dauka; Lehenik, matematikak eta hizkuntzak, ondoren, giza-zientziak eta azkenik, arteak. Artearen barruan, musika, arte plastikoak, dantza eta drama. 

Eta orain, hurrengo galdera, zergaitik ezin diogu umeari dantza irakatsi matematikak irakasten zaizkion moduan? Matematikak garrantzitsuak dira baina dantza ere bai, umeak denbora guztian daude dantzan. 

[Eskolan ahalmen akademikoari garrantzia eta ez ume bakoitzak duen ahalmen hori.

     Gaur egungo hezkuntza sistema, ahamen akademikoan besterik ez da oinarritzen. Hezkuntza sistema asmatu zenean, oraindik eskola publikorik ez zeuden eta indutrializazioaren beharra zegoen, hau da, eskolaren helburu bakarra pertsona guztiak lanbiderako prestatzea zen. Hezkuntza hau bi printzipioetan oinarritzen zen, eskolan ematen ziren materia guztiak goi-mailako lanbiderako erabilgarriak izan behar ziren eta inork ezin zuen nahi zuena edo gustokoa zuena egin, horrela, ez zuelako inoiz lana aurkituko ( musikarik ez jo, ez zara inoiz musikoa izango, ez margotu, ez zara inoiz artista izango…). 

     Arazoa da, iraganeko ideia hau badirudi ez dela aldatu eta honek ondorio negatiboak sortarazten ditu. Sortzeko ahalmena duten pertsona askok ahalmen hori galtzen dute, eskolan ez delako botere hori baloratzen. Hortaz, ikus ditzakegunez, gure gaur egungo hezkuntza sistema, iraganean bezala bideratuta dago, ahalmen akademikoan. Ume guztioi ezaugarri edo ahalmen berdinak eskatzen zaizkie eta honek ez du ume bakoitzaren ahalmena pizten. 

[Etorkizunean ahalmen akademikoa izateak baino zerbait gehiago eskatuko da.

     Gizartea etengabe aldatzen ari da eta honekin batera hezkuntzak ere aldaketak jasan behar ditu. Interesgarria oso, Ken Robinson aipatzen duen, Gillian Lynne-ren kasua; neska honek koreografoa da, ``El fantasma de la opera´´antzerki-lanean parte hartu zuen, eta Robinsonek neska honek talentu hau nola eskuratu zuen azaltzen du. Eskolan, oso neska mugikorra zen, eta hori dela eta, bere gurasoek aditu batengana eraman zuten. Honek, bere amarekin hitz egiten zuen bitartean, neskari gelan bakarrik utzi zion eta honek irratia piztu eta dantzatzen hasi zen. Adituak hau ikusitakoan, honakoa esan zion amari < zure seme-alaba ez dago gaixorik, dantzaria da >. Gaur egun, mugikorra den ume bati TDHA duela esaten zaio, badirudi hori dela biderik errazena.

jueves, 19 de abril de 2012

Iragana eta konstruktibismoa

Beheko argazkian ikusi dezakegun moduan, iraganean jasotzen zen hezkuntza tradizionalaren karikatura bat dugu. Honetan, errepikapenari garrantzia ematen zitzaion eta ikasleek irakasleak esaten zuenaren kopiarik hurbilena lortu behar zuten eskolan aurrera egiteko.



martes, 17 de abril de 2012

Ume bat hanburgesa batekin eta telebistaren aurrean ustea baino hobeago den zerbait al dago?

Betidanik Estatu Batuetako haur loditasunaren kopurua kritikatu egin da. Hala ere, azken urte hauetan, hainbat ikerketen ondorioz, Espainiaren indizea herrialde amerikarrarena baino altuagoa dela erakutsi da. Honela, gainera, Europar Batasunean haur loditasunaren inguruan dagoen klasifikazioaren barruan, hirugarren herrialdea gara.

Gaur egun familia gehienetan aita eta amak lan egiten dute, beraz denbora gutxi daukate janaria prestatzeko eta umearekin jolasteko. Arazo honen konponbide onena, haien ustez, hurrengoa da: janari prestatuta erostea,esaterako hamburgesak, eta umea lasai ustea telebista ikusten edo psp-rekin jolastea, honela guztiak pozik egongo dira.
Baina irtenbide honek umeen loditasunera jo du. Beraz, planteatu behar dugu zer nolako bizitza nahi dugun gure haurrentzat.
Honekin guztiarekin, gure lanbidean aritzean, eskola barruko umeen elikadura eta heziketa fisikoaren arteko oreka bat lortu beharko dugu. Gainera, umeren bat loditasunaren hasieran dagoela begiztatu badezakegu, gurasoekin hitz egin beharko dugu haien arazoa konpontzeko eta gehiago ez zabaltzeko.

domingo, 1 de abril de 2012

Idazkera eta irakurmenaren ikaskuntza aurreratu behar da?

Glenn Doman Estatu Batuetako medikua da eta Temple Fay neurologoarekin lan egiten hasi zen garun-paralisia daukaten umeak tratatzen. Haien metodoetan etengabeko mugimenduak erabiltzen zituzten eta erreflexuetan zentratzen ziren. Doman geroago metodo hauek beste umetxoekin egitea erabaki zuen, hau da, arazoak ez zeukatenekin. Honekin haurren ikaskuntza prozesua bizkortzea lortu nahi zuen. Horretarako, "Adimenaren bits-ak" deituriko metodoa martxan jarri zuen non umeari orri batzuk erakusten zaizkion baina orri bakoitza segundu batean. Bestetik, papertxoak zuriak ez ezik, letrak xeheak eta gorriak izan behar dira. Gainera, metodo honen fasearen arabera, hitzak eta orriak neurri zehatz batzuk izan behar dituzte. Bideo honetan nahiko ondo ikusten da Doman-aren metodologia. Oraindik zalantzaren bat baldin badago web orri hauetan pixkat gehiago azalduta dago.
G. Doman-aren metodoa irakurri eta ikusiz gero ondorio batzuk atera ditut. Alde batetik, bat nator baina, bestetik, badauka zeozer konbentzitu ez zaidana. Egia da gurasoak beraien seme-alabekin goian azaldutako metodoaren jarduerak egiten badituzte hauek askoz lehenago ikasiko dutela irakurtzen eta idazten. Baina beharrezkoa da ikaskuntza aurreratzea? Nik diot ezetz. Halako jarduerak garun-paralisia duten umeekin soilik landuko nituzke. Haur Hezkuntzako umeek etapa oso polit batean daude eta jolasaren bitartez, hainbat eduki barneratzen dituzte: harremanak izaten, komunikatzen, bizi diren gizartearen ohiturak... Laburbilduz, dena bere momentu egokian.

Telebista eta zinema, hizkuntzen ikaskuntzarako baliabide hezigarriak


     Telebista eta zinema, umeen aisialdirako oso tentagarriak dira eta haien eguneroko bizitzan denbora dezente ematen dute telebistaren aurrean. Hauek, lehen esan bezala, aisialdirako ekintzak izan ez ezik, hezkuntza-baliabide moduan ere bilakatu daitezke haurrek hizkuntzak ikasteko. Portugalen, ohitura oso interesgarria dute,  hango zinemetan zein telebistan ematen diren filmak jatorrizko bertsioan daude, hau da, filmetan erabilitako hizkuntza ez da aldatzen. Honi esker, umeek hizkuntza ezberdinak ezagutzen dituzte, ingelera, batez ere film gehienak ingeleraz zuzenduta baitaude. Beraz, gure herrialdean ez bezala, han filmak ez dituzte beti haien hizkuntzan ikusten eta esfortsurik gabe, hizkuntza ezberdinak ezagutzen eta ikasten dituzte.

     Honek, hizkuntzen ikaskuntza bultzatzen du eta aldi berean, umeek hizkuntza ezberdinen soinu eta azentuekin harremanetan jartzea ahalbidetzen du. Beraz, haurrek hizkuntza ezagutu ez arren, ikusten eta entzuten dutenaren arteko asosiazio bat sortzen denez, ume hauek hazi ahala, hizkuntzak menderatzeko erraztasun handiagoa izango dute.

     Ideia honetan oinarritu naiz, Portugalen ohitura hau ezagututa, umeek hizkuntzak ikasteko estrategia didaktiko interesgarria iruditu zaidalako. Orain dela gutxi, hezkuntza-sistemetan eredu hirueleduna ezarri dutenez, filmen bitartez, entzumenaren eta ikusmenaren bidez, hizkuntzak lantzea aplikagarria izan liteke. Hala ere, gehienetan, umeak bere kabuz eta behaketaren bidez, helduaren orientabiderik gabe ikastea eraginkorragoa izan daiteke.

miércoles, 28 de marzo de 2012

Gaitasunaren analisia eta ebaluaketa

Gaitasuna:

Umeak bizikletaz ibiltzea egun eguzkitsu batean paseatzeko.


a) Edukia: Atzekaldean bi gurpiltxo dituen bizikleta.
b) Ekintza: Ibiltzea
c) Testuingurua: Egun eguzkitsu batean
d) Helburua: Paseatzeko

Adierazleak:

1. Oreka
2. Koordinazioa
3. Abiadura
4. Ibilbidea
5. Errespetua
6. Jarrera

Errubrika: ebaluatzeko irizpideak (4 urte)


* Eranskinak hobeto ikusteko hauen gainean klik egin.

Irakasle garenean...

Gizakiaren lehenengo urteak funtsezkoak dira bere garapena aurrera egin ahal izateko, horregatik, adin tarte horretan egiten dugun guztia eragin handia izango du berarengan. Hori dela eta, haurtzaroa zaindu behar da, umeak espazioa eta denbora izan behar du askatasunez garatu ahal dezan.

- Jolasa, askatasuna
Jolasa ikaskuntza soziala, emozionala eta kognitiboaren oinarria da. Haurtzaroan jolasa ez bada indartzen haur honek segur aski aurrerago arazoak izango ditu egoera ezberdinak gainditzeko. Jolasean bezala, umearen sormena eta irudimena piztu ahal izateko ekintza artistikoak ere bultzatuko ditugu.

- Motibazioa sustatu
Umearen adin tarte honetan oso garrantzitsua da bere arreta mantentzea honek zenbait ezagutza barneratzeko. Horregatik, ez diogu teoria hutsa eskainiko baizik eta kontzeptuak era eskematiko batean adieraziko dizkiogu eta horiek praktikaren bidez landuko ditugu.

- Elkar-ekintza bultzatu
Umeak garapen sozial egokia izan dezan talde lana sustatuko dugu. Honela, guztion parte-hartzea eta kooperazioa lortuko dugu. Norberak nolakotasun bat dauka eta taldeka lan egiten, ikasle bakoitzak bere ezaugarria amankomunean jarriko du eta horrela lortuko den emaitza era indibidualean baino hobeagoa eta interesgarriagoa izango da.

- Sexuen arteko desberdintasunak orekatu
Gure gizartean sexu bakoitzak rol eta estereotipo ezberdinak ezarrita ditu (neska: sokasalto; mutila: baloia) (emakumea: etxeko andrea; gizona: lan egin) Hori dela eta, zenbait jarduera proposatuko ditugu bai neskak zein mutilak elkarrekin burutzeko. Adibidez, antzerkiak antolatuko ditugu non paperak trukatuko diren (emakumea sukaldean/ gizona lanean) = ( gizona sukaldean/ emakumea lanean). Beste aldetik, psikomotrizitatea lantzerakoan ere neskak eta mutilak elkarrekin ekintza bera egitea bultzatuko dugu. Beraz, baloiarekin jolasterako orduan, bai neskak bai mutilak batera arituko dira eta sokasaltoan aritzean, berdin. 

- Konstruktibismoaren teoria aplikatu
Konstruktibismoa eredu interesgarria iruditzen zaigu umearen garapena aurrera eramateko. Honetan ikasleak era aktiboan parte-hartzen du, ez ditu ezagutza berriak buruz ikasten baizik eta aurre-ezagutzak berreraikitzen edo eskema berriak sortzen ditu. Gainera, umearen borondatea sustatu behar da eta nolabaiteko espazioa utzi behar zaio bera bakarrik ikaskuntzarantz jotzeko. Hortaz, irakasleak, hau da, guk etorkizunean, ez diogu umeari inposatuko ezta behartuko ekintzak egitera, lagundu eta orientatu baino.

- Baloreak transmititu
Pazientzia, (haurrek balore hau barneratzea oso garrantzitsua da gaur egun zerbait nahi dutenean momentuan lortzen baitute. Beraz, jokabide hau aldatzea ezinbestekoa da, umeak itxaroten ikasi behar du gizarte honetan egokitu ahal izateko.) , adiskidetasuna, errespetua, elkartasuna, iraunkortasuna, zintzotasuna, tolerantzia… 

- Komunikazioa
Guk irakasle moduan, komunikazioa indartuko dugu bai umeekin zein familiekin. Oso garrantzitsua da ume bakoitzaren egoera ezagutzea bere garapenean eragin handia duelako eta honela gertutasuna eta konfiantza lortuko dugu haurrarengan.

domingo, 25 de marzo de 2012

Hezkuntzaren lau zutabeak




Gozokiek umeengan duten eraginak

Haurrek eta umeek gozokiak gustuko dute. Hauen kontzumitze handiak umeengan aldaketa negatiboak sor ditzakeen arren, psikologikoki eta bakoitzaren izateko eran aldaketak ere sor dezake. Artikulu honetan aipatzen den moduan, umeei goxokiak emateak, helduagoak izatean, nahi duten zerbait lortzeko izaera oldarkorra garatu dezakete. Hau da, goxoki ugari jateak, umeengan, lortutako gauzen aurrean estimua ez garatzea ekar dezake eta, ondorioz, biolentzia sortzeko probabilitatea dago.

viernes, 23 de marzo de 2012

Curriculumaren definizioa lortzeko prozesua

Curriculumaren inguruan aurkitutako definizioak:

Nerea:  “Entendemos el currículum como el proyecto que preside las actividades educativas escolares, precisa sus intenciones y proporciona guías de acción adecuadas y útiles para los profesores que tienen la responsabilidad directa de su ejecución.” (Coll, 2008)

Iván: Se entiende por currículum el conjunto de objetivos, competencias básicas, contenidos, métodos pedagógicos y criterios de evaluación. (Euskal eskola publikoa, “Curriculum para el Pais Vasco”, 371.214 CUR, orr.54)

Ania: Según el criterio de (Otmara González, 1994) "El currículo constituye un proyecto sistematizado de formación y un proceso de realización a través de una serie estructurada y ordenada de contenidos y experiencias de aprendizaje, articulados en forma de propuesta político - educativa que propugnan diversos sectores sociales interesados en un tipo de educación particular con la finalidad de producir aprendizajes significativos que se traduzcan en formas de pensar, de sentir, valorar y actuar frente a los problemas complejos que plantea la vida social y laboral en particular la inserción en un país determinado".

Kontuan izandako ikuspegiak:

- Curriculum plangintza (formazioan, ezagutzan eta honen emaitzan oinarrituta)
Proyecto sistematizado de formación
- Curriculum plangintza teknologikoa (helburuak lortzeko bideak)
 Proporciona guias de acción
- Curriculum esperientzia (planifikatua eta ez planifikatua)
 Planifikatua: serie estructurada y ordenada de contenidos
 Ez planifikatua: experiencias de aprendizaje
-Curriculum praktikaren eratzailea (praktikarekin garatzen da)
Pensar, sentir, valorar, actuar
-Curriculum eraikuntza sozial eta kulturala (egoera sozial, kultural eta historiko zehatz batean)
Un país determinado

Berba gakoak:
- Proiektua
- Edukiak 
- Helburuak
- Pertsonaren eraketa
- Praktika
- Egoera

sábado, 17 de marzo de 2012

Musika eta oinarrizko gaitasunak

Musika arloan sakontzeko eta gaitasunen inguruan ari garenez, web orri honetan gai honi buruz agertzen den informazioan oinarritu naiz.; musikak gaitasun bakoitzean zer lantzen duen aztertzea interesgarria iruditu zait eta.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Gaitasun honek, hizkuntzari garrantzia ematen dio, ahozko eta idatzizko komunikazio tresna baita eta ideien, emozioen eta jokabideen antolatzailea ere bai. Ikaskuntza musikalean egiten diren hainbat ariketetan honako gaitasuna lantzen da, ikasleek musika arloaren inguruan landu beharreko hiztegia etengabe erabiltzen baitute. Horrez gain, hizkuntza, zenbait abestien interpretazioan, partituren irakurketa lantzean eta musikak sortzen dituen emozio, ideia eta iritziak adieraztean ere erabiltzen da.

Matematikarako gaitasuna

Beste gaitasun honek, arrazoiketa matematikoak erabiltzeko abilidadean oinarritzen da. Arrazoiketa hauek, musika ekintzetan askotan erabiltzen dira, partitura ezberdinen analisia eta irakurketa lantzean batez ere. Esan dezakegu, erritmoa (abiadura), figura musikaletan (beltza, kortsea...) oinarritzen dela eta hauen erlazio matematikoa pultsua dela bera baita bi hauen unitatea. Beraz, musika matematikoa da partitura bat lantzerakoan denbora neurtzen dugulako. (metronomoarekin bezala).

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna

Gaitasun honek, ikasleari inguruan daukan osasunaren, kontsumoaren eta teknologiaren esparruetan moldatzera laguntzen dio. Musika arloan, zarata eta kontaminazio akustikoa bezalako gaiak lantzen dira; interpretazioa lantzerako orduan, adibidez, musika tresnak jotzerakoan, zarata sahiesten ahalegintzen da, abesterakoan, ahotza zaintzen saiatzen da, honela, giro musikal osasungarria lortzeko helburuarekin.



Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Gaitasun honen funtzioa informazioa bilatzen, prozesatzen eta komunikatzen jakitea da, ondoren informazio hori ezagutzan bihurtzen ikasteko. Prozesu hau sustatzeko ikasleak ordenagailuetan musika lantzeko programa ezberdinak erabiliko dituzte.


Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Gaitasun honek bizi garen errealitate soziala ulertzen laguntzen du. Musikan, interpretazio eta sorkuntza kolektiboak lantzen dira eta hauen bidez, parte-hartzea sustatzen da aldi berean kooperazioa indartuz. Honek, ikasleei aukera ematen die inguruan dauzkaten pertsonekin harremanetan jartzeko, beraz, sozializaziorako ekintzak sustatzen dira. Musika arloan lantzen diren ariketa praktiko gehienak talde-lanean burutzen dira: musika-tresnak jotzean, abestean, dantzatzean, entzutean... hortaz, musikan gaitasun honek etengabe lantzen dela ohartu ahal gara.

Arte eta kultur gaitasuna

Gaitasun honi esker, ikasleek esperientzien bidez, ulertzeko eta baloratzeko abilidadea barneratuko dute ekintza kultural eta musikal ezberdinak ezagutuko dituztelako. Musikan, interpretazio kolektiboa eta entzumena lantzen da beste kultura ezberdinak dituzten ezaugarriak ezagutzeko. Honela, umeek musikaren bitartez sormena ere landuko dute.



Ikasten ikasteko gaitasuna

Ikasten ikasteko, ikaskuntzarako trebetasuna behar da eta ikasleak era autonomo batean lan egiten gai izan behar du, beren helburu eta beharrak kontuan hartuz. Musikan lantzen diren ekintzetan ikaskuntzarako beharrezkoak diren oinarrizko ahalmen eta trebetasunak indartzen dira: arreta, kontzentrazioa eta memoria. Interpretazio musikalak eta hauen grabazioak oso interesagarriak izaten dira ikasleentzat hauen bidez entzumenaren ahalmena garatzen dutelako entzuten ari diren elementu ezberdinak identifikatuz. Ordenagailuek eskaintzen dizkiguten hainbat ekintza interesgarriak ere izan daitezke ikaslearen motibazioa sustatzeko eta honek bere kabuz lan egiten bere sormena lantzeko.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Gaitasun honek, pertsona bakoitzak duen kontzientzia, jarrera eta baloreen eskuratzean datza eta hauen bidez, ikasleak edozein proiektu lantzerakoan autonomiaz jokatzen jakin behar du. Musika arloan, proiektu kolektiboak sustatzeaz gain, lan indibiduala ere lantzen da eta honela ikaslearen autonomia ere lortzen da.

Haur Hezkuntza gaitasunetan oinarrituta?

     Bideo honek gaitasunen egoera oso ondo azaltzen du Hezkuntza-sistemaren irakaskuntzetan eta, batez ere, Haur Hezkuntzan non arreta gehiago jartzen duen. Emakumea dioen moduan, gaurko gizartea herritar adituak eta ez lehiakorrak eratzea eskatzen du. Horregatik hezkuntza gaitasunetan oinarritu behar da hau posible izan ahal izateko. Hezkuntza-sistema daukan betebeharra ez dela ezaguerak barneratzea baizik eta etorkizunerako gizartea era egoki batean eratzearekin bat nago. Adibidez, jasotzen duten informazio guztietatik zein aukeratu eta zein baztertu behar duten irakatsi behar zaie, hau da, kritikari onak izaten. 
     Bestetik, ez zait ondo iruditzen hainbat autonomia erkidegotan Haur Hezkuntzan ez lantzea gaitasunetan oinarrituta dagoen curriculuma. Haatik, hezkuntza integrala Lehen Hezkuntzara, Bigarren Mailako Hezkuntzara etab. zabaldu nahi delarekin ados nago, hau da, ez da bakarrik Haur Hezkuntzan eman behar. Hezkuntz mota honetan arlo afektiboa, morala, psikomotorea, kognitiboa eta soziala era orekatu batean lantzen da. Ume batekin jaio bezain laster arlo guzti hauek jorratzen dira baina 6 urtetik aurrera arlo batzuk (psikomotorea, afektiboa eta soziala) alde batera uzten dira eta beste batzuk (morala eta, batez ere, kognitiboa), berriz, askoz gehiago lantzen dira garrantzia emanez. 
    Bukatzeko, bideo honi esker, konturatu naiz pixkanaka-pixkanaka Hezkuntza-sistemaren irakaskuntzak daukaten baliabideak partekatzen ari direla. Lehen Hezkuntzan etab. hekuntza integrala barneratuko da eta Haur Hezkuntzan gaitasunetan oinarritutako hezkuntza.

martes, 13 de marzo de 2012

Didaktikaren definizioa lortzeko prozesua

Definizioaren eraikuntza prozesua:

Didaktikaren ikasgaiari hasiera emateko aurkitu genituen definizioak batuz eta hauen eragileak, eraginak eta helburuak identifikatuz, didaktikaren definizioa sortu dugu. Definizio honen eraikuntza prozesuan, hurrengo urratsak jarraitu ditugu:

Didaktikaren inguruan aurkitutako definizioak aztertu:

Nerea: Mattos dioen moduan, Didaktika hauxe da: “Disciplina pedagógica de carácter práctico y normativo que tiene por objeto especifico la técnica de la enseñanza, esto es, la técnica de dirigir y orientar eficazmente a los alumnos en su aprendizaje.”

Ania: Didaktika orokorra irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duen zientzia da eta honen helburu nagusia ikaslearen prestakuntza intelektuala lortzea da.

Iván: Es el arte de saber transmitir los conocimientos de la forma más adecuada para su asimilación.

Arane: “La didáctica es la disciplina pedagógica de carácter práctico y normativo que tiene como objeto especifico la técnica de la enseñanza, esto es, la técnica de incentivar y orientar eficazmente a los alumnos en su aprendizaje”.

Hitz gakoak identifikatu:

- Irakaste-ikaste prozesua
- Prestakuntza intelektuala bideratu
- Irakaskuntzan parte hartu
- Teoriko-praktikoa
- Artea

miércoles, 7 de marzo de 2012

Umeei ipuinak irakurtzea

Artikulu honetan irakurri dezakegun moduan, umeek hizkuntza eta bere hiztegia ikas dezaten, ipuinen irakurketaren entzumena metodo oso eraginkorra da. Hala ere, eduki hauek barneratzeko azaltzen den era azkarrena ipuin berberaren irakurketaren errepikapenean datza. Jessica Horst-en esperimentu hau ingelesezko edizio honetan agertzen da ere.

Maria Montessori

Orrialde honetan Maria Montessoriren metodoaren azalpena agertzen zaigu. Maria Montessori sinestezin sormena zeukan, eta bizi izan zen garai batean non emakumea ez zen ongi onetsia, bakarrik familia bat sortzeko eta seme-alabak edukitzeko erabiltzen zen. Neska honek laguntzen zuen ume gaixoei eta sortu zuen hezkuntza berria eta berezi bat. Umeei ematen zien askatasuna,maitasuna eta errespetatzen zituen. Benetan errespetatu behar dugu neska honen lana.

viernes, 2 de marzo de 2012

Zer da Waldorf izeneko metodo pedagogikoa?

     Hona hemen hurrengo bideoa, Thurit Armbruster, Waldorf-eko pedagogian parte hartzen duen irakasleari egindako elkarrizketa. Gaur egun eskoletan ematen den hezkuntzaren metodologia ikusita, beste hezkuntza mota honek eskaintzen duen pedagogia aztertzea oso interesgarria iruditu zait.

     Dirudienez, eskola tradizionaletan, hezkuntzaren lehenengo urteetan ahalik eta ezagutza gehien barneratzea da garrantzitsuena. Haur Hezkuntzarako funtzezko osagarria jolasa da, umeek etapa honetan haien gorputz fisikoa garatu behar dutelako. Hortaz, lehenengo urteetan arlo intelektualari hainbesteko garrantzia ematea ondorio guztiz kaltegarriak eragiten ditu: umeak hazi ahala, bere ezagutzak gutxitzen dira.

     Waldorf, teoria honi beste ikuspegi bat ematen dio, metodologia honen helburua pertsonaren garapen osoa lortzea baita arlo emozionala, artistikoa eta intelektuala landuz. Eskola hauetan, umeari askatasuna usten zaio, esperimentazioaren bidez, bakoitzak dituen interesak sustatzeko. Beraz, beren ekintzetan ez zaie araurik ezartzen eta umeak berak sortzen du gustoko duen jolasteko espazioa. Eskola tradizionaletan, jolasa ere lantzen da baina umeei eskaintzen zaien jolas eremua guztiz egituratuta dago. Hortaz, Waldorf eskolan ez bezala, umeak ez dauka aukerarik bere sormena eta irudimena lantzeko.
 

Haur Hezkuntzako irakaslea izan beharreko gida

Dokumentu hau etorkizunean umeekin aritzeko oso baliagarria izango da.  Honi esker, maisua badaki adin-tarte bakoitzean zein ariketa landu eta zein gaitasun eskatu diezaieke umeei. Ekintza orokorrak emateaz gain, Matematika, Musika, Lengoaia, Psikomotorea, Irakurketa eta Idazkera ikasteko ariketak edo jolasak ere gomendatzen dira. Bestetik, umeek izan ahal ditzaketen zailtasunak azaltzen dira eta irakaslea hauen sintomaz ohartzeko pauta batzuk ematen dira. Laburbilduz, esan dezakegu, dokumentu hau Haur Hezkuntzako irakasle batentzako gida oso aproposa dela.

martes, 21 de febrero de 2012

Finlandiako hezkuntza sistemaren egoera

Bideo honetan Finlandiako hezkuntza sistemaren aspektu garrantzitsuenak aipatzen dira, munduko onenatzat hartzen baita. Horregatik, adibide egokia dela uste dugu gure herrialdean ezartzeko, horrela, gure umeek ikasteko interesa izan dezaten, azterketak eta inposatutako gaiak ekidituz.
Aldi berean, irakasleek dituzten irudia hemengoek dituztenaren aldean ezberdina da, profesional bezala ikusten baitira eta estatus altua duten langileak dira.

Irakasleek autoritaterik al dute?


martes, 14 de febrero de 2012

Eskola, guztion zeregina

Eskola hezkuntzara herreminta sozial bat denez eta sozial hitzak adierazten duen moduan, eskola gizarte osoak osatu behar duen talde bat izatea komeni da, gure haurren hezkuntza ahalik eta osoen izan dadin.
Hau dela eta, gurasoak kontzientziatzeko helburuarekin, haiekin eskola-urtearen zehar burutu beharko ditugun bileratako batean hausnarketarako bideoa dela uste dugu.
Bideo honek gurasoek duten eskolarengan eta hezkuntzarenganako ikuspegia aldatu ahal duela uste dugunez, material interesgarritzat dugu.

Genero berdintasuna

Dokumentu honek irakasle ogibidean arituko garenoi eta ari direnei lagungarria izan daitekeen informazioa eskaintzen duenez, interesgarria dela iruditu zaigu.
Alde batetik, sexismoari buruzko informazioa garrantzia handia duelako gure etorkizuneko neska-mutilen taldeek hezkuntza positibo eta berdintsua jasan dezaten, sexua dela eta baldintzapenik jaso gabe.
Beste aldetik, jakintza eta edukin horiek ondo barneratu dezaten jarduera aproposak egitea beharrezkoa denez, ideia batzuk jasotzeak betebehar horretan lagunduko digu.

Hezkuntza, guztion eskubidea.

 
    Argazki hau hautatu dugu begi bistaz nahiko hunkigarria iruditu zaigulako, edonola ere hezkuntzaren garrantzia azpimarratzeko oso interesgarria izan daitekelako. Honen bidez, zenbait herrialdeetan bizi diren ume langileen bizitza ikus dezakegu. Irudi honek ume horien defentsa-gabezia adierazten du, ezin dutelako hezkuntzarik jaso eta haien haurtzaroa esklabo moduan lan egiten galtzen baitute. Hezkuntza funtzezko eskubidea da eta oso lotsagarria da ikustea nola ume hauek 3-4 urterekin lan egiten hazten diren, jolasteko ezta beste umeekin batera eskola batean hezitzeko aukerarik izan gabe.

Irakasteko hainbat baliabide

Gure ustez, web orri hau oso lagungarria izan daiteke umeekin aritzen den edozein irakaslearentzat. Honen bidez, artikulu, joko, bailiabide, ipuin, umeek dauzkaten zailtasunak... eskura izan ditzakegu. Irakaslearen zeregina irakasteaz gain, inprobisatzearena ere da, horregatik, ondo eratu behar da sortzen zaizkion oztopoak gainditzeko. Gainera, hezkuntza arloak aldaketak direla eta, irakaslea lanean aritu ez ezik zenbait baliabide eskuratzea ere jakin behar du.