Goiko binetan irudikatzen den moduan, irakasleek haien burua defentsa barik ikusten dute gaur egun dagoen egoera dela eta.
Denbora gutxitan ertz batetik bestera pasatu gara. Gurasoak txikiak zirenean irakaslearen irudi autoritarioa beti errespetatu behar zuten, esaterako, etxera zigor batekin heltzen zirenean,gurasoek merezitutakoa zela onartzen zuten. Gaur egun, aldiz, gurasoek umeak gehiegi defendatzen dituzte egoera hauen aurrean, askotan, irakasleen erabakia zalantzan jarriz.
Gehiegizko defentsa hau dela eta, umeek irakaslearengan errespeturik ez dute erakusten, badakitelako “arasotxo” hori gurasoek konponduko dutelako. Ondorioz, irakasleek klaseak emateko zailtasunak izan ohi dute.
HHko errealetatik nahiko urrun dagoela esango nuke. Adibide latzen bat gurasoekin aurki daiteke, baina.
ResponderEliminarEz galdu, Ivan, puntu-miratik zure formazioa (HHko irakaslegaia zarela, hain zuzen). Bestela, konturatu barik, intereseko gaien analisiak asko urrundu ahal zaitu landu beharreko alorretik.