Definizioak

Didaktika

Didaktika irakaskuntzan parte hartzen duen artea da, irakaste-ikaste prozesu bat hain zuzen, non ezagutza teoriko-praktikoak lantzen diren pertsonaren prestakuntza intelektuala bideratu eta erraztu ahal izateko.

Curriculum

Curriculuma pertsonaren eraketa bideratzeko proiektu bat da, non hezitzaileari irakaskuntza aurrera eramateko bideak eskaintzen zaizkion beharrezkoak diren helburuak lortzeko. Proiektu honetan zenbait eduki agertuko dira kontzienteki emango direnak baina beste batzuk ere landuko dira, programari ez dagozkionak eta inkontzienteki sortuak (curriculum ezkutua). Landuko diren ezagutzak praktikaren bidez, bizitza osoan zehar garatzen joango dira eta hauek egoera sozial, kultural eta historiko zehatz batean gauzatuko dira.