lunes, 14 de mayo de 2012

Haurrentzako musika-terapia



Musika-terapia, zer da?


Musika-terapia, musika eta arlo honen barnean dauden elementu musikal ezberdinak (soinua, erritmoa, armonia eta melodia) lantzen ditu; baina ekintza hau, testuinguru terapeutikoan kokatzen den arren, hezkuntza arlorako oso interesgarria izan daiteke umeen mugimen- garapena eta garapen kognitibo, sozial eta emozionala hobetu, estimulatu edo berreskuratzeko.

Saio hauetan, umeak ongizate emozionala lortuko du bai abesten, dantzatzen edota musika tresna ezberdinak jotzen. Irakasleak, umearen arreta mantentzeko gai izatea funtzezkoa izango da, baina irakaslearen rola beharrezkoa izatez gain, ekintza berak, zenbait aspektu lantzeko ere baliogarria izango da; umearen mugikortasuna kontrolatzeko, bere jarrera eta autoestimua hobetzeko… Terapia hau oso erabligarria da, ez bakarrik edozein umeren ongizate emozional, sozial eta fisikorako, baita arazoak dituzten umeei laguntzeko ere: hizkuntzarekiko arazoak, arreta eza, hiperaktibitatea, jarrerazko arazoak, arazo emozionalak…

Musikaren balore terapeutikoa

Musikak, berez, umeekin lan egiteko ezaugarri erabigarriak ditu, ikasteko era atsegina eta dibertigarria baita. Guztiok egin dezakegu musika, helduek, gazteek, umetxoek, adimentsuenak, arazoak dituzten pertsonek… honen aurrean, baloratzekoa da beraz, musika-terapia honek duen erabilgarritasuna. Musikak, emozionalki eragiten digu, fisikoki geure burua aktibatzeko eta erlaxatzeko tresna bat da, burmuinarekin batera lan egiten laguntzen digu eta baita inguruan dauzkagun pertsonekin harremanetan jartzeko bideak errazten dizkigu.

Musikak hezkuntzan betetzen duen papera

Landu nahi den helburuaren eta ume bakoitzaren ezaugarrien arabera, musika-terapia saioa bideratuko duen irakasleak erabiliko dituen baliabideak ezberdinak izango dira. Batzuetan, musikak kontzeptu berrien ikaskuntza errazteko estimulu bezala jokatzen du. Adibidez, matematikak ikasterakoan, biderkatzeko taula ikasteko, guztiok erabili dugu musika, baliabide moduan. Beste adibide bat izan daiteke, txikitan, nozillaren iragarkiaren abestia behin eta berriro entzunez, azkenean nozillak dituen osagaiak nahi gabe ikasi ditugula. Azken finean, honekin esan nahi dena da, musikak hezkuntza arloan, garrantzia handia duela, honek, umeen ikaskuntza errazteko tresna oso erabilgarri eta eraginkorra baita. Ekintza musikalak oso dibertigarriak dira umeentzat eta aldez aurretik motibatzen ez zaien jarduerak lantzeko interesgarria ere izan daiteke.

Musika-terapian landuko diren faktoreak

Musika terapian ekintza ugari burutuko dira:

Abestiak (Hitzen eta esaldien egitura lantzeko), entzumena (arreta, soinu ezberdinak ezagutzeko eta erlajazioa lantzeko), jolas musikalak,  improbisazioa (musika tresnak jo edo abestu, adierazpen espontaneoa eta sormena lantzeko), abestien komposizioa, ipuin musikalak eta musika tresnen erabilera.


Ekintza hauetan zenbait aspektu landuko dira:

Mugimen- abilidadeak: Mugimendua lantzeko ekintzak, (koordinazioa, oreka, muskuluen erlajaxioa eta arnasketaren kontrola).
Zentsumenen garapena: Entzumenezko eta ikusizko estimuluak ezberdintzeko ekintzak (tonuak, timbreak, erritmoak, objektu musikalak).
Ikaskuntzarako zenbait aspektuen garapena: (Memoria, orientazioa, onarpena eta irudimena).
Abilidade sozio-emozionalak: Ekintza terapeutiko honek adierazpen emozionala indartzen du, komunikatzeko espazio giroa sortzen. (autoestimua)

Orokorrean, musika-terapia, hurrengo helburuak lortzeko bideratuta egongo da:

• Garapen psikomotorra
• Gorputz-eskema
• Erlajazioa
• Oreka
• Arnasketa eta ahots-artikulazioa
• Garapen sozio-emozionala
• Ikaskuntza orokorra

Hezkuntza musikala eta musika-terapiaren arteko ezberdintasunak

-Hezkuntza musikala, prozesu hezigarria da eta curriculumean oinarrituta dago, musika-terapiaren prozesua, berriz, aldakorra, zabala, esperimentala eta interaktiboa da, ez du curriculuma jarraitzen.

-Hezkuntza musikalean, curriculumean agertzen diren edukiak erabiltzen dira baina musika-terapia, ordez, dinamikoa da eta lantzen diren edukiak prozesuan zehar sortzen dira.

-Hezkuntza musikalaren helburuak era kolektiboagoan baloratzen dira, baina musika-terapian, ume bakoitzaren beharrak eta interesak kontutan hartzen dira.

-Hezkuntza musikala, kontzeptu zehatzak barneratzeko edo irakasteko bideratuta dago, baina musika-terapian ez da hainbeste baloratzen musikaren kontzeptuak barneratzea baizik eta musika, tresna moduan erabiltzea sentimenduak eta emozioak azalarazteko, teknika alde batera utziz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario