domingo, 6 de mayo de 2012

Konstruktibismoa eta matematikak

Konstruktibismoaren inguruko lana eta irakaslearekin egin beharreko elkarrizketa dela eta, hainbat gauza ikasteaz aparte, beste ideia edo galdera berri sortu zitzaizkidan. Izan ere, egindako elkarrizketan, irakasleak matematikako txokoa zutela azaldu zigun. Horren inguruan pentsaka, matematikak nola landu al zuten pentsatzen egon nintzen, baina aurkitzen nituen irtenbideak ez ziren oso konstruktibistak, baizik eta gidatuegiak.
Beraz, honen bila nengoela, bideo hauek aurkitu nituen:






 Hauetan irakasleak ariketa bat proposatzen du, adibidez, material guztiak erabilita forma bat egitea. Honela, umeak aske uzten ditu haien formak sortzen eta haien jakinduriarekin irtenbidea aurkitzen saiatzen dira. Ariketa aurrera egin ahala eta umeek bukatu ahala, irakasleak galderak egiten dizkie haiek konturatu daitezen ondo ala gaizki egin duten.
Beraz, bideo hauek ideia bat egiteko lagungarriak izan daitezkela uste dut, matematika (zientzia zehatza denez) lantzeko bide konstruktibista bat erakusten baitigu.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario