viernes, 2 de marzo de 2012

Zer da Waldorf izeneko metodo pedagogikoa?

     Hona hemen hurrengo bideoa, Thurit Armbruster, Waldorf-eko pedagogian parte hartzen duen irakasleari egindako elkarrizketa. Gaur egun eskoletan ematen den hezkuntzaren metodologia ikusita, beste hezkuntza mota honek eskaintzen duen pedagogia aztertzea oso interesgarria iruditu zait.

     Dirudienez, eskola tradizionaletan, hezkuntzaren lehenengo urteetan ahalik eta ezagutza gehien barneratzea da garrantzitsuena. Haur Hezkuntzarako funtzezko osagarria jolasa da, umeek etapa honetan haien gorputz fisikoa garatu behar dutelako. Hortaz, lehenengo urteetan arlo intelektualari hainbesteko garrantzia ematea ondorio guztiz kaltegarriak eragiten ditu: umeak hazi ahala, bere ezagutzak gutxitzen dira.

     Waldorf, teoria honi beste ikuspegi bat ematen dio, metodologia honen helburua pertsonaren garapen osoa lortzea baita arlo emozionala, artistikoa eta intelektuala landuz. Eskola hauetan, umeari askatasuna usten zaio, esperimentazioaren bidez, bakoitzak dituen interesak sustatzeko. Beraz, beren ekintzetan ez zaie araurik ezartzen eta umeak berak sortzen du gustoko duen jolasteko espazioa. Eskola tradizionaletan, jolasa ere lantzen da baina umeei eskaintzen zaien jolas eremua guztiz egituratuta dago. Hortaz, Waldorf eskolan ez bezala, umeak ez dauka aukerarik bere sormena eta irudimena lantzeko.
 

1 comentario:

  1. Oraindik ikusten amaitu ez badut ere, oso interesgarria dela esango nuke. Benetan interesatzen bazaizu; honetan sakontzeko esango nizuke.
    Nire lagun batzuk, kasualitatez, Waldorf metodologiari buruz galdetu didate, Bizkaian eskola bat zabaldu nahi omen dute-eta. Pasatuko diet eta haiek amaituko dute kritika

    Eskerrik asko

    ResponderEliminar