miércoles, 28 de marzo de 2012

Irakasle garenean...

Gizakiaren lehenengo urteak funtsezkoak dira bere garapena aurrera egin ahal izateko, horregatik, adin tarte horretan egiten dugun guztia eragin handia izango du berarengan. Hori dela eta, haurtzaroa zaindu behar da, umeak espazioa eta denbora izan behar du askatasunez garatu ahal dezan.

- Jolasa, askatasuna
Jolasa ikaskuntza soziala, emozionala eta kognitiboaren oinarria da. Haurtzaroan jolasa ez bada indartzen haur honek segur aski aurrerago arazoak izango ditu egoera ezberdinak gainditzeko. Jolasean bezala, umearen sormena eta irudimena piztu ahal izateko ekintza artistikoak ere bultzatuko ditugu.

- Motibazioa sustatu
Umearen adin tarte honetan oso garrantzitsua da bere arreta mantentzea honek zenbait ezagutza barneratzeko. Horregatik, ez diogu teoria hutsa eskainiko baizik eta kontzeptuak era eskematiko batean adieraziko dizkiogu eta horiek praktikaren bidez landuko ditugu.

- Elkar-ekintza bultzatu
Umeak garapen sozial egokia izan dezan talde lana sustatuko dugu. Honela, guztion parte-hartzea eta kooperazioa lortuko dugu. Norberak nolakotasun bat dauka eta taldeka lan egiten, ikasle bakoitzak bere ezaugarria amankomunean jarriko du eta horrela lortuko den emaitza era indibidualean baino hobeagoa eta interesgarriagoa izango da.

- Sexuen arteko desberdintasunak orekatu
Gure gizartean sexu bakoitzak rol eta estereotipo ezberdinak ezarrita ditu (neska: sokasalto; mutila: baloia) (emakumea: etxeko andrea; gizona: lan egin) Hori dela eta, zenbait jarduera proposatuko ditugu bai neskak zein mutilak elkarrekin burutzeko. Adibidez, antzerkiak antolatuko ditugu non paperak trukatuko diren (emakumea sukaldean/ gizona lanean) = ( gizona sukaldean/ emakumea lanean). Beste aldetik, psikomotrizitatea lantzerakoan ere neskak eta mutilak elkarrekin ekintza bera egitea bultzatuko dugu. Beraz, baloiarekin jolasterako orduan, bai neskak bai mutilak batera arituko dira eta sokasaltoan aritzean, berdin. 

- Konstruktibismoaren teoria aplikatu
Konstruktibismoa eredu interesgarria iruditzen zaigu umearen garapena aurrera eramateko. Honetan ikasleak era aktiboan parte-hartzen du, ez ditu ezagutza berriak buruz ikasten baizik eta aurre-ezagutzak berreraikitzen edo eskema berriak sortzen ditu. Gainera, umearen borondatea sustatu behar da eta nolabaiteko espazioa utzi behar zaio bera bakarrik ikaskuntzarantz jotzeko. Hortaz, irakasleak, hau da, guk etorkizunean, ez diogu umeari inposatuko ezta behartuko ekintzak egitera, lagundu eta orientatu baino.

- Baloreak transmititu
Pazientzia, (haurrek balore hau barneratzea oso garrantzitsua da gaur egun zerbait nahi dutenean momentuan lortzen baitute. Beraz, jokabide hau aldatzea ezinbestekoa da, umeak itxaroten ikasi behar du gizarte honetan egokitu ahal izateko.) , adiskidetasuna, errespetua, elkartasuna, iraunkortasuna, zintzotasuna, tolerantzia… 

- Komunikazioa
Guk irakasle moduan, komunikazioa indartuko dugu bai umeekin zein familiekin. Oso garrantzitsua da ume bakoitzaren egoera ezagutzea bere garapenean eragin handia duelako eta honela gertutasuna eta konfiantza lortuko dugu haurrarengan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario