sábado, 17 de marzo de 2012

Musika eta oinarrizko gaitasunak

Musika arloan sakontzeko eta gaitasunen inguruan ari garenez, web orri honetan gai honi buruz agertzen den informazioan oinarritu naiz.; musikak gaitasun bakoitzean zer lantzen duen aztertzea interesgarria iruditu zait eta.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Gaitasun honek, hizkuntzari garrantzia ematen dio, ahozko eta idatzizko komunikazio tresna baita eta ideien, emozioen eta jokabideen antolatzailea ere bai. Ikaskuntza musikalean egiten diren hainbat ariketetan honako gaitasuna lantzen da, ikasleek musika arloaren inguruan landu beharreko hiztegia etengabe erabiltzen baitute. Horrez gain, hizkuntza, zenbait abestien interpretazioan, partituren irakurketa lantzean eta musikak sortzen dituen emozio, ideia eta iritziak adieraztean ere erabiltzen da.

Matematikarako gaitasuna

Beste gaitasun honek, arrazoiketa matematikoak erabiltzeko abilidadean oinarritzen da. Arrazoiketa hauek, musika ekintzetan askotan erabiltzen dira, partitura ezberdinen analisia eta irakurketa lantzean batez ere. Esan dezakegu, erritmoa (abiadura), figura musikaletan (beltza, kortsea...) oinarritzen dela eta hauen erlazio matematikoa pultsua dela bera baita bi hauen unitatea. Beraz, musika matematikoa da partitura bat lantzerakoan denbora neurtzen dugulako. (metronomoarekin bezala).

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna

Gaitasun honek, ikasleari inguruan daukan osasunaren, kontsumoaren eta teknologiaren esparruetan moldatzera laguntzen dio. Musika arloan, zarata eta kontaminazio akustikoa bezalako gaiak lantzen dira; interpretazioa lantzerako orduan, adibidez, musika tresnak jotzerakoan, zarata sahiesten ahalegintzen da, abesterakoan, ahotza zaintzen saiatzen da, honela, giro musikal osasungarria lortzeko helburuarekin.



Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Gaitasun honen funtzioa informazioa bilatzen, prozesatzen eta komunikatzen jakitea da, ondoren informazio hori ezagutzan bihurtzen ikasteko. Prozesu hau sustatzeko ikasleak ordenagailuetan musika lantzeko programa ezberdinak erabiliko dituzte.


Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Gaitasun honek bizi garen errealitate soziala ulertzen laguntzen du. Musikan, interpretazio eta sorkuntza kolektiboak lantzen dira eta hauen bidez, parte-hartzea sustatzen da aldi berean kooperazioa indartuz. Honek, ikasleei aukera ematen die inguruan dauzkaten pertsonekin harremanetan jartzeko, beraz, sozializaziorako ekintzak sustatzen dira. Musika arloan lantzen diren ariketa praktiko gehienak talde-lanean burutzen dira: musika-tresnak jotzean, abestean, dantzatzean, entzutean... hortaz, musikan gaitasun honek etengabe lantzen dela ohartu ahal gara.

Arte eta kultur gaitasuna

Gaitasun honi esker, ikasleek esperientzien bidez, ulertzeko eta baloratzeko abilidadea barneratuko dute ekintza kultural eta musikal ezberdinak ezagutuko dituztelako. Musikan, interpretazio kolektiboa eta entzumena lantzen da beste kultura ezberdinak dituzten ezaugarriak ezagutzeko. Honela, umeek musikaren bitartez sormena ere landuko dute.



Ikasten ikasteko gaitasuna

Ikasten ikasteko, ikaskuntzarako trebetasuna behar da eta ikasleak era autonomo batean lan egiten gai izan behar du, beren helburu eta beharrak kontuan hartuz. Musikan lantzen diren ekintzetan ikaskuntzarako beharrezkoak diren oinarrizko ahalmen eta trebetasunak indartzen dira: arreta, kontzentrazioa eta memoria. Interpretazio musikalak eta hauen grabazioak oso interesagarriak izaten dira ikasleentzat hauen bidez entzumenaren ahalmena garatzen dutelako entzuten ari diren elementu ezberdinak identifikatuz. Ordenagailuek eskaintzen dizkiguten hainbat ekintza interesgarriak ere izan daitezke ikaslearen motibazioa sustatzeko eta honek bere kabuz lan egiten bere sormena lantzeko.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Gaitasun honek, pertsona bakoitzak duen kontzientzia, jarrera eta baloreen eskuratzean datza eta hauen bidez, ikasleak edozein proiektu lantzerakoan autonomiaz jokatzen jakin behar du. Musika arloan, proiektu kolektiboak sustatzeaz gain, lan indibiduala ere lantzen da eta honela ikaslearen autonomia ere lortzen da.


Musikarekin jarraitzen, ``Gela PDI´´ izeneko blog interesgarria eta niretzat erabilgarria aurkitu dut. Honetan hainbat ekintza agertzen dira haur hezkuntza eta lehen hezkuntzarako bideratuta. Oraingoan musikaren inguruan lan egin dudanez, Haur Hezkuntzako musikarako baliabideak bakarrik begiratu ditut. Agertzen diren Sortzen egindako BIDEOAK oso erakargarriak iruditu zaizkit musika gelan lantzeko.

Hona hemen nire gustokoa izan dena:

1 comentario:

  1. Uh!
    Oso ona. Jakin duzu.
    Agian, musika hezkuntzaz ari denean, askotan LHren inguruan edota eskolatik aparte egiten denari buruz ari dela esango nuke. Curriculumaren analisian oinarrituta baino, eskarmentuan oinarrituta diot hori; beraz eskolan ere egin liteke horrela.
    Hasieran ipini duzun web orrian ezin sartu izan naiz, bestean bai: musikarako propio sortutakoaz ohartu zara? Bertan dago esteka.
    Kukuxumuxuko baliabideak aztertu behar dira, nire ustez, batzuk oso onak dira-eta.

    Bestela, zalantza barik, zuk egin duzun ariketa honek lagunduko zizun gaitasunen ikuspuntua askoz hobeto ulertzen. Oso ona

    ResponderEliminar