Beheko argazkian ikusi dezakegun moduan, iraganean jasotzen zen hezkuntza tradizionalaren karikatura bat dugu. Honetan, errepikapenari garrantzia ematen zitzaion eta ikasleek irakasleak esaten zuenaren kopiarik hurbilena lortu behar zuten eskolan aurrera egiteko.
Gaur egun, aldiz, konstruktibismoaren eredua ardatz harturik, ikasleek haien ezagutza sortu beharko dute. Beraz, ikasleek, haien ezagutzekin eta irakasleek eskainitako informazio eta jarduerekin, haien jakinduria eraiki beharko dute.
Bigarren irudian ikus dezakegu, alde batetik, eskola tradizionalean mantentzen den antolamendua eta, beste aldetik, ikasleek irakaslearen aurrean zuten beldurra, azken honen posizioa eta eskarmentuak zirela eta.
Beraz, nahiz eta aurreko irudiak gehien bat lehen hezkuntzatik aurrera aplikatu daitezkeen, haur hezkuntzara hurbildu dezakegun eredua ere da. Gure eginkizuna hezitzaile moduan umeak jardueren bitartez sustatzea izango denez, Piaget, Vigotsky eta Ausubelen teoriak kontutan hartzeak garrantzia du. Honek, batez ere, bakoitzaren eginkizuna, espazio eta denboraren antolakuntza eta material pedagogikoen kudeaketa era egokian erabiltzen lagunduko digu.
Entretenigarria bai. Baina zer ikasi duzu hau eginaz?
ResponderEliminar