Telebista eta zinema, umeen aisialdirako oso tentagarriak dira eta haien eguneroko bizitzan denbora dezente ematen dute telebistaren aurrean. Hauek, lehen esan bezala, aisialdirako ekintzak izan ez ezik, hezkuntza-baliabide moduan ere bilakatu daitezke haurrek hizkuntzak ikasteko. Portugalen, ohitura oso interesgarria dute, hango zinemetan zein telebistan ematen diren filmak jatorrizko bertsioan daude, hau da, filmetan erabilitako hizkuntza ez da aldatzen. Honi esker, umeek hizkuntza ezberdinak ezagutzen dituzte, ingelera, batez ere film gehienak ingeleraz zuzenduta baitaude. Beraz, gure herrialdean ez bezala, han filmak ez dituzte beti haien hizkuntzan ikusten eta esfortsurik gabe, hizkuntza ezberdinak ezagutzen eta ikasten dituzte.
Honek, hizkuntzen ikaskuntza bultzatzen du eta aldi berean, umeek hizkuntza ezberdinen soinu eta azentuekin harremanetan jartzea ahalbidetzen du. Beraz, haurrek hizkuntza ezagutu ez arren, ikusten eta entzuten dutenaren arteko asosiazio bat sortzen denez, ume hauek hazi ahala, hizkuntzak menderatzeko erraztasun handiagoa izango dute.
Ideia honetan oinarritu naiz, Portugalen ohitura hau ezagututa, umeek hizkuntzak ikasteko estrategia didaktiko interesgarria iruditu zaidalako. Orain dela gutxi, hezkuntza-sistemetan eredu hirueleduna ezarri dutenez, filmen bitartez, entzumenaren eta ikusmenaren bidez, hizkuntzak lantzea aplikagarria izan liteke. Hala ere, gehienetan, umeak bere kabuz eta behaketaren bidez, helduaren orientabiderik gabe ikastea eraginkorragoa izan daiteke.
Ni, badakizunez, Hego Ameriketatik nator, han ere jatorrizko bertsioak dira nagusi; egia esan, nik ingeles askorik ez nuen ikasi; bai ordea, diozun moduan, hizkera desberdinak ezagutu.
ResponderEliminarGurean ETB3n Tele Tubbies ingelesez ematen zuten eta sarri, ganorabakokeria hutsez, Doraemon japonieraz eta beste bat edo bat alemanez.
Teknika guzti horrek duen alderdirik interesgarriena, zalantzarik gabe, egoera horren erabilera da (Hego Amerikan egiten ez zena). Baina uste dut horrek zerbait gehiago aztertzea eskatuko lizukeela. Hemendik zail, agian.