miércoles, 7 de marzo de 2012

Umeei ipuinak irakurtzea

Artikulu honetan irakurri dezakegun moduan, umeek hizkuntza eta bere hiztegia ikas dezaten, ipuinen irakurketaren entzumena metodo oso eraginkorra da. Hala ere, eduki hauek barneratzeko azaltzen den era azkarrena ipuin berberaren irakurketaren errepikapenean datza. Jessica Horst-en esperimentu hau ingelesezko edizio honetan agertzen da ere.




Prozesu honek guztiengan eragina du. Izan ere, pelikula bat bigarrenez ikusiz gero, adibidez, lehenengo aldian ikusi ez diren ñabarduretaz oroitzen gara. Beraz, umeengan berdin garatzen da. Alde batetik, kontzeptuen errepikapena ematean, hauek barneratzeko erraztasuna bideratu dezake. Beste aldetik, errepikapen hori dela eta, hitzen inguruan agertzen diren xehetasunak barneratzea ekar dezake. Hau dela eta, hitzen ulermena errazten lagunduko du.

Ondorioz, gure lanbidean erabili dezakegun metodologia izan daiteke. Beraz, kontuan izan beharko dugun esperimentua dugu. Hala ere, beste hainbat azterketek gure irakasle lanbidean laguntzeko erabili ditzakegu.

1 comentario:

  1. Interesgarria artikuluak dioena. Agian, ez zenuen pentsatuko, baina iturri psikologikoaren eragina agerian utzi duzu erabaki didaktikoei dagokionez.
    Ideia horiek UDen analisian asko lagunduko dizute, diseinua ere hobeto planteatzeko

    ResponderEliminar