sábado, 17 de marzo de 2012

Haur Hezkuntza gaitasunetan oinarrituta?

     Bideo honek gaitasunen egoera oso ondo azaltzen du Hezkuntza-sistemaren irakaskuntzetan eta, batez ere, Haur Hezkuntzan non arreta gehiago jartzen duen. Emakumea dioen moduan, gaurko gizartea herritar adituak eta ez lehiakorrak eratzea eskatzen du. Horregatik hezkuntza gaitasunetan oinarritu behar da hau posible izan ahal izateko. Hezkuntza-sistema daukan betebeharra ez dela ezaguerak barneratzea baizik eta etorkizunerako gizartea era egoki batean eratzearekin bat nago. Adibidez, jasotzen duten informazio guztietatik zein aukeratu eta zein baztertu behar duten irakatsi behar zaie, hau da, kritikari onak izaten. 
     Bestetik, ez zait ondo iruditzen hainbat autonomia erkidegotan Haur Hezkuntzan ez lantzea gaitasunetan oinarrituta dagoen curriculuma. Haatik, hezkuntza integrala Lehen Hezkuntzara, Bigarren Mailako Hezkuntzara etab. zabaldu nahi delarekin ados nago, hau da, ez da bakarrik Haur Hezkuntzan eman behar. Hezkuntz mota honetan arlo afektiboa, morala, psikomotorea, kognitiboa eta soziala era orekatu batean lantzen da. Ume batekin jaio bezain laster arlo guzti hauek jorratzen dira baina 6 urtetik aurrera arlo batzuk (psikomotorea, afektiboa eta soziala) alde batera uzten dira eta beste batzuk (morala eta, batez ere, kognitiboa), berriz, askoz gehiago lantzen dira garrantzia emanez. 
    Bukatzeko, bideo honi esker, konturatu naiz pixkanaka-pixkanaka Hezkuntza-sistemaren irakaskuntzak daukaten baliabideak partekatzen ari direla. Lehen Hezkuntzan etab. hekuntza integrala barneratuko da eta Haur Hezkuntzan gaitasunetan oinarritutako hezkuntza.

1 comentario:

  1. Zorionak, Nerea; aurkitu duzun bideoa (eta hurrengoak) oso onak eta interesgarriak dira. Gorde itzazu geroko.
    Maila teknikoan: bideoa txertatu behar zenuke eta testuingurua azaldu. Zuk estekatu duzun bideoak behean testu hau dakar: "Cuáles son las competencias básicas y como se inter-relacionan entre si. Marisol Justo de la Rosa, de la Asociación Mundial de Educadores Infantiles (AMEI-WAECE) durante su intervención en el Congreso Internacional "Fortaleciendo las Competencias: Nuevas estrategias, nuevos aprendizajes" que tuvo lugar en Madrid en Noviembre de 2009." Horrek aipatzea merezi du.

    ResponderEliminar