martes, 17 de abril de 2012

Ume bat hanburgesa batekin eta telebistaren aurrean ustea baino hobeago den zerbait al dago?

Betidanik Estatu Batuetako haur loditasunaren kopurua kritikatu egin da. Hala ere, azken urte hauetan, hainbat ikerketen ondorioz, Espainiaren indizea herrialde amerikarrarena baino altuagoa dela erakutsi da. Honela, gainera, Europar Batasunean haur loditasunaren inguruan dagoen klasifikazioaren barruan, hirugarren herrialdea gara.

Gaur egun familia gehienetan aita eta amak lan egiten dute, beraz denbora gutxi daukate janaria prestatzeko eta umearekin jolasteko. Arazo honen konponbide onena, haien ustez, hurrengoa da: janari prestatuta erostea,esaterako hamburgesak, eta umea lasai ustea telebista ikusten edo psp-rekin jolastea, honela guztiak pozik egongo dira.
Baina irtenbide honek umeen loditasunera jo du. Beraz, planteatu behar dugu zer nolako bizitza nahi dugun gure haurrentzat.
Honekin guztiarekin, gure lanbidean aritzean, eskola barruko umeen elikadura eta heziketa fisikoaren arteko oreka bat lortu beharko dugu. Gainera, umeren bat loditasunaren hasieran dagoela begiztatu badezakegu, gurasoekin hitz egin beharko dugu haien arazoa konpontzeko eta gehiago ez zabaltzeko.

1 comentario:

  1. Egia da, Arene, hori ere izango dela irakaslea zarenean bete beharrekoetariko bat; baina didaktika edo pedagogia funtzioetatik hurrun dago hori. Gaia interesatuz gero, egoki elikatzen irakasteaz zer egin zenezakeen pentsatu behar zenuke tarte honetan.

    ResponderEliminar