domingo, 1 de abril de 2012

Idazkera eta irakurmenaren ikaskuntza aurreratu behar da?

Glenn Doman Estatu Batuetako medikua da eta Temple Fay neurologoarekin lan egiten hasi zen garun-paralisia daukaten umeak tratatzen. Haien metodoetan etengabeko mugimenduak erabiltzen zituzten eta erreflexuetan zentratzen ziren. Doman geroago metodo hauek beste umetxoekin egitea erabaki zuen, hau da, arazoak ez zeukatenekin. Honekin haurren ikaskuntza prozesua bizkortzea lortu nahi zuen. Horretarako, "Adimenaren bits-ak" deituriko metodoa martxan jarri zuen non umeari orri batzuk erakusten zaizkion baina orri bakoitza segundu batean. Bestetik, papertxoak zuriak ez ezik, letrak xeheak eta gorriak izan behar dira. Gainera, metodo honen fasearen arabera, hitzak eta orriak neurri zehatz batzuk izan behar dituzte. Bideo honetan nahiko ondo ikusten da Doman-aren metodologia. Oraindik zalantzaren bat baldin badago web orri hauetan pixkat gehiago azalduta dago.
G. Doman-aren metodoa irakurri eta ikusiz gero ondorio batzuk atera ditut. Alde batetik, bat nator baina, bestetik, badauka zeozer konbentzitu ez zaidana. Egia da gurasoak beraien seme-alabekin goian azaldutako metodoaren jarduerak egiten badituzte hauek askoz lehenago ikasiko dutela irakurtzen eta idazten. Baina beharrezkoa da ikaskuntza aurreratzea? Nik diot ezetz. Halako jarduerak garun-paralisia duten umeekin soilik landuko nituzke. Haur Hezkuntzako umeek etapa oso polit batean daude eta jolasaren bitartez, hainbat eduki barneratzen dituzte: harremanak izaten, komunikatzen, bizi diren gizartearen ohiturak... Laburbilduz, dena bere momentu egokian.

1 comentario:

  1. Ezin azal diezazuket nolako triler sentsazioa izan dudan zurea irakurtzen. Ezin azal dezaket eta hobeto hemen saiatzen ez banaiz.
    Zure jarrera amaiera arrosa izan da. Hurrengo kapitulurako esango nizuke: oinarritu ezazu ez zaitzan konbentzitu inoiz.

    Nire egozentrismotik haratago: konturatu al zara Glen Doman, gizona izateaz gain, bideoan aitak soilik agertzen direla?

    ResponderEliminar