Gaur adieraziko ditudan ikuspegiak hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa moduan aurkeztuko ditut, bi ideia nagusi azpimarratzeko, alde batetik, hezkuntza sistemaren aldaketaren beharra eta bestetik, eskolak pertsona bakoitzaren ahalmen sortzailea pizteko beharra . Gizartea etengabe aldatzen ari da eta dirudienez, gaur egungo hezkuntza sistemak iraganeko hezkuntza ereduaren ezaugarriak oraindik baditu.
Lehenik, Sir Ken Robinson-en `` Las escuelas matan la creatividad ´´ hitzaldia aztertzea oso interesgarria iruditu zait. Honek hezkuntza sistemaren aldaketaren beharra azpimarratzen du, gaur egungo eskoletan umeei iraganeko ideiekin hezi egiten baitzaie. Hurrengo lerroetan mintzaldi honetan adierazitako zenbait aspektu aztertuko ditugu.
Gaur egungo eskoletan, umeei etorkizunerako prestatzen zaie, baina, nolakoa izango da etorkizun hori? inork ez daki.
[Gizakiaren ahalmen sortzailea alde batera uzten da.]
Ume guztiek talentu ezberdinak dituzte eta horiek aurkitzea hezkuntzaren xedea izan behar da. Gaur egun ideia hau ez da kontuan hartzen eta pertsona bakoitzak bere barnean duen ahalmena indartzeko aukera alde batera uzten da.
Beraz, eskolak, sormena deuseztatzen du, umeak hazi ahala, sormena galtzen baitu. Picassoren esanetan, ume guztiak artistak jaiotzen dira, baina arazoa da hauek hazten diren einean, artistak izaten jarraitzea. Arazo hau zenbait arrazoien eraginez gertatzen da, hezkuntza sistemak, materia hierarkia bat dauka; Lehenik, matematikak eta hizkuntzak, ondoren, giza-zientziak eta azkenik, arteak. Artearen barruan, musika, arte plastikoak, dantza eta drama.
Eta orain, hurrengo galdera, zergaitik ezin diogu umeari dantza irakatsi matematikak irakasten zaizkion moduan? Matematikak garrantzitsuak dira baina dantza ere bai, umeak denbora guztian daude dantzan.
[Eskolan ahalmen akademikoari garrantzia eta ez ume bakoitzak duen ahalmen hori.]
Gaur egungo hezkuntza sistema, ahamen akademikoan besterik ez da oinarritzen. Hezkuntza sistema asmatu zenean, oraindik eskola publikorik ez zeuden eta indutrializazioaren beharra zegoen, hau da, eskolaren helburu bakarra pertsona guztiak lanbiderako prestatzea zen. Hezkuntza hau bi printzipioetan oinarritzen zen, eskolan ematen ziren materia guztiak goi-mailako lanbiderako erabilgarriak izan behar ziren eta inork ezin zuen nahi zuena edo gustokoa zuena egin, horrela, ez zuelako inoiz lana aurkituko ( musikarik ez jo, ez zara inoiz musikoa izango, ez margotu, ez zara inoiz artista izango…).
Arazoa da, iraganeko ideia hau badirudi ez dela aldatu eta honek ondorio negatiboak sortarazten ditu. Sortzeko ahalmena duten pertsona askok ahalmen hori galtzen dute, eskolan ez delako botere hori baloratzen.
Hortaz, ikus ditzakegunez, gure gaur egungo hezkuntza sistema, iraganean bezala bideratuta dago, ahalmen akademikoan. Ume guztioi ezaugarri edo ahalmen berdinak eskatzen zaizkie eta honek ez du ume bakoitzaren ahalmena pizten.
[Etorkizunean ahalmen akademikoa izateak baino zerbait gehiago eskatuko da.]
Gizartea etengabe aldatzen ari da eta honekin batera hezkuntzak ere aldaketak jasan behar ditu. Interesgarria oso, Ken Robinson aipatzen duen, Gillian Lynne-ren kasua; neska honek koreografoa da, ``El fantasma de la opera´´antzerki-lanean parte hartu zuen, eta Robinsonek neska honek talentu hau nola eskuratu zuen azaltzen du. Eskolan, oso neska mugikorra zen, eta hori dela eta, bere gurasoek aditu batengana eraman zuten. Honek, bere amarekin hitz egiten zuen bitartean, neskari gelan bakarrik utzi zion eta honek irratia piztu eta dantzatzen hasi zen. Adituak hau ikusitakoan, honakoa esan zion amari < zure seme-alaba ez dago gaixorik, dantzaria da >. Gaur egun, mugikorra den ume bati TDHA duela esaten zaio, badirudi hori dela biderik errazena.
Guzti hau aztertu ondoren, argi dago hezkuntzak aldaketak behar dituela, garrantzia handia eman behar zaie ume bakoitzak dituen ahalmen sortzaileei eta horiek indartu behar dira. Umeei osotasunez hezi behar zaie, etorkizun horri aurre egin ahal izateko. Honela, eskola ez zen azpergarria izango, gure interesak kontuan hartzeak motibazioa sustatuko zuelako.
Robinson-en ideia hauek, Howard Gardner psikologo eta irakaslearen `` inteligencias multiples´´ teoriarekin lotura badu. Honen aburuz, pertsona bakoitzak zenbait talentu dauzka beren ikaskuntza mugatuko dituztenak:
- Adimen linguistikoa: Idazteko, irakurtzeko eta hizkuntzak ikasteko ahalmena (hizkuntzaren soinuak, hitzen esanahia, hizkuntzaren praktika). Perfil profesionala: hizkuntzak menperatzea eskatzen duten lanbideak (idazlea).
- Logiko-matematikoa: Zenbakiak erabiltzeko ahalmena kalkuluak egiterako orduan (matematika,logika, arrazoiketa eta arazoak gainditzeko ahalmena). Gustoko du esperimentatzea, zenbakiekin lan egitea, estrategia eskatzen duten jolasekin aritzea. Perfil profesionala: ekonomista, injenierua edo zientifikoa.
- korporala: Ezagutza mugimenduaren bidez adierazteko ahalmena. Oreka, koordinazioa, arintasuna, indarra, malgutasuna pertsona hauen ezaugarriak dira. Gustoko ditu jolas kooperatiboak, artelanak, mugimendua eskatzen duten ekintzak. Perfil profesionala : kirolaria, marrazkilaria dantzaria, antzezlaria.
- Ikusmenezkoa edo espaziala: Puzzleak (irudiak) edo eraikuntza (hiru dimentsiozko) jolasetarako ahalmena.(mapak, grafikoak, buru-hausgarriak, laberintoak...) Gustoko du marraztea, diseinatzea, eraikitzea eta sortzea). Behaketaren laguntzaz eta irudiak erabiltzen hobeto ikasten du. Perfil profesionala: artista, argazkilaria, gidari turistikoa.
- Musikala: Soinuak identifikatzeko, abestiak entzumenaren bitartez interpretatzeko eta musika tresnak jotzeko erraztasuna. Perfil profesionala: musikaria, dantzaria, konpositorea, abeslaria.
- Naturalista: Ingurugiroarekiko interesa, landareak, animaliak. Ingurune naturalean eta behaketaren bidez ikasteko interesa.Gustoko dute museoak ikustea, esplorazioa eta esperimentazioa eskatzen duten ekintzak egitea. Perfil profesionala: ingurugiroarekin harremanetan dauden lanbideak.
Adimen emozionalaren barruan:
- Interpersonala: Inguruan duten pertsonekin harremanak izateko erraztasun edo ahalmena, (Espresibitate (keinuak) handiko pertsona). Perfil profesionala: Beste pertsonekin harremanetan egotea eskatzen duten lanpostuak ( irakaslea, politikaria).
- Intrapersonala: Pertsona barnerakoia, bere sentimenduak, gabeziak eta ahalmenak identifikatzeko ahalmena. Gustoko ditu ekintza indibidualak, ikaskuntza independientea eta interesa pertsonalen esplorazioa. Perfil profesionala: filosofoa, psikologoa.
[Hezkuntza sistemak berdintasunean heztea, ez du lortzen ikasle bakoitzaren potentziala suspertzea.]
Gardner-en ustez, Robinson-ek aipatu duen bezala, eskolan zenbait ikasgaiei lehentasuna ematen zaie, kasu honetan, adimen linguistiko eta matematikoari. Beste guztiei ez zaie garrantzi askorik ematen, beraz, ez dira umearen interesak eta beharrak kontuan hartzen.
Robinson, Gardner eta aditu askoren ustez, hezkuntza sistemak ikasle guztioi berdintasunean heztea ez du potentzial horien garapena lortzen. Gardner esaten duen moduan, umeei haien barruan duten hori piztu behar diegu.
Redes-en arakatzen ibili zarela ematen du!
ResponderEliminarKen Robinsoneri segitu nahi badiozu, Redes para la Ciencian bertan beste bat edo bi daude eta beste bi oso onak TED hitzaldietakoak.
Horiei segituko diezu zuk nik gehiegi esan barik, orduan, klaseko ikaskide batek ekarri duen beste bideo bat gomendatuko dizut; Noam Chomskyrena.
Nire interesekoa bada ere, ez da nire jakintza arloa, orduan Ainarari galdetu: Daniel Golemanen adimen emozionala H Gardnerren intrapertsonala eta interpertsonalaren gehiketara mugatzen ote da? Niri adimen anitzen "abanderatu" batek ezetz esan zidan-eta.
Interesgarri egin ahal zaizu horren inguruan lanean ari diren eskolen inguruko informazioa aurkitzea.