Irakaslea izan ahal izateko irakasteko ilusioa izatea ezinbestekoa da. Haur Hezkuntzako irakaslea izateko ilusioa izateaz gain, umeak maite behar dira, egunero haiekin harremanetan egongo zarelako. Bestetik, pazientzia izatea hainbat egoerentzako oso lagungarria izango da, adibidez, umeak zuk espero duzuna egiten ez dutenean. Irakaslearen lanbidea umetxoak pertsona gisa haztea da eta hau munduko gauzarik politena da. Haurrak zuregandik ikastea miragarria da. Haien garapena ikusten duzu eta garrantzitsuena, zuk honetan parte hartzen duzu. Irakaslea ikasleen eraketan nahasi behar da eta bere eskutan dagoena egin behar du ikasleengatik. Bokaziorik ez baldin badu umeen ikaskuntzan era okerrean eragin dezake. Pentsa ezazu umeengan eta ez irakaslea izateak dauzkan onuretan. Link honetan irakaslea diren edo izango direnentzako aurkezpen oso interesgarri bat aurki dezakegu.
Arrazoi osoa; bokaziorik gabeko irakasleak eta medikuak arriskutsuak dira-eta.
ResponderEliminarAurkezpena gord dut. Oso ona bera ere.