lunes, 14 de mayo de 2012

Haurrentzako musika-terapia



Musika-terapia, zer da?


Musika-terapia, musika eta arlo honen barnean dauden elementu musikal ezberdinak (soinua, erritmoa, armonia eta melodia) lantzen ditu; baina ekintza hau, testuinguru terapeutikoan kokatzen den arren, hezkuntza arlorako oso interesgarria izan daiteke umeen mugimen- garapena eta garapen kognitibo, sozial eta emozionala hobetu, estimulatu edo berreskuratzeko.

Saio hauetan, umeak ongizate emozionala lortuko du bai abesten, dantzatzen edota musika tresna ezberdinak jotzen. Irakasleak, umearen arreta mantentzeko gai izatea funtzezkoa izango da, baina irakaslearen rola beharrezkoa izatez gain, ekintza berak, zenbait aspektu lantzeko ere baliogarria izango da; umearen mugikortasuna kontrolatzeko, bere jarrera eta autoestimua hobetzeko… Terapia hau oso erabligarria da, ez bakarrik edozein umeren ongizate emozional, sozial eta fisikorako, baita arazoak dituzten umeei laguntzeko ere: hizkuntzarekiko arazoak, arreta eza, hiperaktibitatea, jarrerazko arazoak, arazo emozionalak…

Musikaren balore terapeutikoa

Musikak, berez, umeekin lan egiteko ezaugarri erabigarriak ditu, ikasteko era atsegina eta dibertigarria baita. Guztiok egin dezakegu musika, helduek, gazteek, umetxoek, adimentsuenak, arazoak dituzten pertsonek… honen aurrean, baloratzekoa da beraz, musika-terapia honek duen erabilgarritasuna. Musikak, emozionalki eragiten digu, fisikoki geure burua aktibatzeko eta erlaxatzeko tresna bat da, burmuinarekin batera lan egiten laguntzen digu eta baita inguruan dauzkagun pertsonekin harremanetan jartzeko bideak errazten dizkigu.

Musikak hezkuntzan betetzen duen papera

Landu nahi den helburuaren eta ume bakoitzaren ezaugarrien arabera, musika-terapia saioa bideratuko duen irakasleak erabiliko dituen baliabideak ezberdinak izango dira. Batzuetan, musikak kontzeptu berrien ikaskuntza errazteko estimulu bezala jokatzen du. Adibidez, matematikak ikasterakoan, biderkatzeko taula ikasteko, guztiok erabili dugu musika, baliabide moduan. Beste adibide bat izan daiteke, txikitan, nozillaren iragarkiaren abestia behin eta berriro entzunez, azkenean nozillak dituen osagaiak nahi gabe ikasi ditugula. Azken finean, honekin esan nahi dena da, musikak hezkuntza arloan, garrantzia handia duela, honek, umeen ikaskuntza errazteko tresna oso erabilgarri eta eraginkorra baita. Ekintza musikalak oso dibertigarriak dira umeentzat eta aldez aurretik motibatzen ez zaien jarduerak lantzeko interesgarria ere izan daiteke.

Musika-terapian landuko diren faktoreak

Musika terapian ekintza ugari burutuko dira:

Abestiak (Hitzen eta esaldien egitura lantzeko), entzumena (arreta, soinu ezberdinak ezagutzeko eta erlajazioa lantzeko), jolas musikalak,  improbisazioa (musika tresnak jo edo abestu, adierazpen espontaneoa eta sormena lantzeko), abestien komposizioa, ipuin musikalak eta musika tresnen erabilera.


Ekintza hauetan zenbait aspektu landuko dira:

Mugimen- abilidadeak: Mugimendua lantzeko ekintzak, (koordinazioa, oreka, muskuluen erlajaxioa eta arnasketaren kontrola).
Zentsumenen garapena: Entzumenezko eta ikusizko estimuluak ezberdintzeko ekintzak (tonuak, timbreak, erritmoak, objektu musikalak).
Ikaskuntzarako zenbait aspektuen garapena: (Memoria, orientazioa, onarpena eta irudimena).
Abilidade sozio-emozionalak: Ekintza terapeutiko honek adierazpen emozionala indartzen du, komunikatzeko espazio giroa sortzen. (autoestimua)

Orokorrean, musika-terapia, hurrengo helburuak lortzeko bideratuta egongo da:

• Garapen psikomotorra
• Gorputz-eskema
• Erlajazioa
• Oreka
• Arnasketa eta ahots-artikulazioa
• Garapen sozio-emozionala
• Ikaskuntza orokorra

Hezkuntza musikala eta musika-terapiaren arteko ezberdintasunak

-Hezkuntza musikala, prozesu hezigarria da eta curriculumean oinarrituta dago, musika-terapiaren prozesua, berriz, aldakorra, zabala, esperimentala eta interaktiboa da, ez du curriculuma jarraitzen.

-Hezkuntza musikalean, curriculumean agertzen diren edukiak erabiltzen dira baina musika-terapia, ordez, dinamikoa da eta lantzen diren edukiak prozesuan zehar sortzen dira.

-Hezkuntza musikalaren helburuak era kolektiboagoan baloratzen dira, baina musika-terapian, ume bakoitzaren beharrak eta interesak kontutan hartzen dira.

-Hezkuntza musikala, kontzeptu zehatzak barneratzeko edo irakasteko bideratuta dago, baina musika-terapian ez da hainbeste baloratzen musikaren kontzeptuak barneratzea baizik eta musika, tresna moduan erabiltzea sentimenduak eta emozioak azalarazteko, teknika alde batera utziz.

domingo, 13 de mayo de 2012

Ipuin motoreen garrantzia

       

          Ipuin motoreak Haur Hezkuntzako umeentzat oso garrantzitsuak dira. Adin-tarte honetan umeen arreta mantentzeko oso baliagarriak dira. Ipuinaz baliatzen dira umea honen istorioan sartzeko. Haurrak ipuinaren protagonista bihurtzen dira eta horrela, sormena eta irudimena sendotzen dituzte.
         Azpimarratzekoa da, ipuin motoreak garapen psikomotorraren saioetan erabiltzea, arrunta dela. Horrek ez du esan nahi, garatzen diren ezaugarriak fisikoak izatea, kognitiboak ere lantzen baitira.
         Ezaugarri fisikoetan nabarmentzen direnak indarra, erresistentzia, abiadura eta malgutasuna dira. Hauek patroi motorren bidez indartzen dira, hau da, desplazamenduekin, jaurtiketekin, saltoekin, biraketekin... Haurrak patroi motore hauek egin dezaten, ipuina kontatzen den bitartean, hainbat jarduera egiten dira. Beraz, ariketa hauekin haien pertzepzio abileziak garatzen hasten dira, haien artean, lateralitatea, erlajazioa, erritmoa, oreka eta koordinazioa daude.
      Lehen esan denez, garatzen diren ezaugarri kognitiboen artean hauek aurki daitezke: pertzepzioa, memoria, pentsamendua, arreta, hizkuntza, arazoen konponketa... Umeak, ipuinaren kontaketari esker, ezaugarri hauek aurrera egitera laguntzen du.
     Bukatzeko, ipuin motoretan ez dira bakarrik gorputzaren edukiak jorratzen, beste ikasgaiak (natur zientziak, arte plastikoak, matematika...) ere lantzen dira. Horretaz gain, umeak hizkuntzan aurrekuntzak egiten ditu, askoz hobeto maneiatzen duelako. Ulermena eta adierazpena pixkanaka-pixkanaka hobetzen ditu. Besteek hitz egiterakoan mezua arazorik gabe ulertzen du eta beraien nahiak eta sentimenduak komunikatzen ditu erraztasun gehioz.


domingo, 6 de mayo de 2012

Konstruktibismoa eta matematikak

Konstruktibismoaren inguruko lana eta irakaslearekin egin beharreko elkarrizketa dela eta, hainbat gauza ikasteaz aparte, beste ideia edo galdera berri sortu zitzaizkidan. Izan ere, egindako elkarrizketan, irakasleak matematikako txokoa zutela azaldu zigun. Horren inguruan pentsaka, matematikak nola landu al zuten pentsatzen egon nintzen, baina aurkitzen nituen irtenbideak ez ziren oso konstruktibistak, baizik eta gidatuegiak.
Beraz, honen bila nengoela, bideo hauek aurkitu nituen:





Kirola umeentzako

Kirola umeentzako haien ona den badakigu, zergatik ez dugu gehiago sustatzen? Zergatik telebistaren aurrean usten ditugu eta ez ditugu haientzako hain garrantzitsua den kalera jolastera joatera bultzatzen?
Niri txikia nintzenetik irakatsi naute kirol bat praktikatzera joatea, beraz, odolean daraman zerbait da. Hau nire bizitzan oso ona izan dela uste dut, osasun ona izatea lortzeaz gain, organizatzen ikasi behar izan dut, beste hainbat gauza egin ahal izateko.
Ondorioz, irakasle izango naizenean nire ikasleei hori irakastea gustatuko litzaidake, niri irakatsi zidatena: jokuetatik eta denbora libreaz gozatzea kirolaren bitartez. Jakina, ez ditut talde batean sartzera behartuko ezta korrika joatera eramango, baina bai mugitzea sustatzea eta osasun ona izatea, hau da, ume sedentarioak ez hezitzea.

domingo, 29 de abril de 2012

Bokaziorik gabe irakasle on bat izan gaitezke?

Irakaslea izan ahal izateko irakasteko ilusioa izatea ezinbestekoa da. Haur Hezkuntzako irakaslea izateko ilusioa izateaz gain, umeak maite behar dira, egunero haiekin harremanetan egongo zarelako. Bestetik, pazientzia izatea hainbat egoerentzako oso lagungarria izango da, adibidez, umeak zuk espero duzuna egiten ez dutenean. Irakaslearen lanbidea umetxoak pertsona gisa haztea da eta hau munduko gauzarik politena da. Haurrak zuregandik ikastea miragarria da. Haien garapena ikusten duzu eta garrantzitsuena, zuk honetan parte hartzen duzu. Irakaslea ikasleen eraketan nahasi behar da eta bere eskutan dagoena egin behar du ikasleengatik. Bokaziorik ez baldin badu umeen ikaskuntzan era okerrean eragin dezake. Pentsa ezazu umeengan eta ez irakaslea izateak dauzkan onuretan. Link honetan irakaslea diren edo izango direnentzako aurkezpen oso interesgarri bat aurki dezakegu.

Eskolaren eginkizuna: pertsona bakoitzak dituen ahalmenak garatzea


     Gaur adieraziko ditudan ikuspegiak hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa moduan aurkeztuko ditut, bi ideia nagusi azpimarratzeko, alde batetik, hezkuntza sistemaren aldaketaren beharra eta bestetik, eskolak pertsona bakoitzaren ahalmen sortzailea pizteko beharra . Gizartea etengabe aldatzen ari da eta dirudienez, gaur egungo hezkuntza sistemak iraganeko hezkuntza ereduaren ezaugarriak oraindik baditu. 

     Lehenik, Sir Ken Robinson-en `` Las escuelas matan la creatividad ´´ hitzaldia aztertzea oso interesgarria iruditu zait. Honek hezkuntza sistemaren aldaketaren beharra azpimarratzen du, gaur egungo eskoletan umeei iraganeko ideiekin hezi egiten baitzaie. Hurrengo lerroetan mintzaldi honetan adierazitako zenbait aspektu aztertuko ditugu. 

Gaur egungo eskoletan, umeei etorkizunerako prestatzen zaie, baina, nolakoa izango da etorkizun hori? inork ez daki. 

[Gizakiaren ahalmen sortzailea alde batera uzten da.

     Ume guztiek talentu ezberdinak dituzte eta horiek aurkitzea hezkuntzaren xedea izan behar da. Gaur egun ideia hau ez da kontuan hartzen eta pertsona bakoitzak bere barnean duen ahalmena indartzeko aukera alde batera uzten da. Beraz, eskolak, sormena deuseztatzen du, umeak hazi ahala, sormena galtzen baitu. Picassoren esanetan, ume guztiak artistak jaiotzen dira, baina arazoa da hauek hazten diren einean, artistak izaten jarraitzea. Arazo hau zenbait arrazoien eraginez gertatzen da, hezkuntza sistemak, materia hierarkia bat dauka; Lehenik, matematikak eta hizkuntzak, ondoren, giza-zientziak eta azkenik, arteak. Artearen barruan, musika, arte plastikoak, dantza eta drama. 

Eta orain, hurrengo galdera, zergaitik ezin diogu umeari dantza irakatsi matematikak irakasten zaizkion moduan? Matematikak garrantzitsuak dira baina dantza ere bai, umeak denbora guztian daude dantzan. 

[Eskolan ahalmen akademikoari garrantzia eta ez ume bakoitzak duen ahalmen hori.

     Gaur egungo hezkuntza sistema, ahamen akademikoan besterik ez da oinarritzen. Hezkuntza sistema asmatu zenean, oraindik eskola publikorik ez zeuden eta indutrializazioaren beharra zegoen, hau da, eskolaren helburu bakarra pertsona guztiak lanbiderako prestatzea zen. Hezkuntza hau bi printzipioetan oinarritzen zen, eskolan ematen ziren materia guztiak goi-mailako lanbiderako erabilgarriak izan behar ziren eta inork ezin zuen nahi zuena edo gustokoa zuena egin, horrela, ez zuelako inoiz lana aurkituko ( musikarik ez jo, ez zara inoiz musikoa izango, ez margotu, ez zara inoiz artista izango…). 

     Arazoa da, iraganeko ideia hau badirudi ez dela aldatu eta honek ondorio negatiboak sortarazten ditu. Sortzeko ahalmena duten pertsona askok ahalmen hori galtzen dute, eskolan ez delako botere hori baloratzen. Hortaz, ikus ditzakegunez, gure gaur egungo hezkuntza sistema, iraganean bezala bideratuta dago, ahalmen akademikoan. Ume guztioi ezaugarri edo ahalmen berdinak eskatzen zaizkie eta honek ez du ume bakoitzaren ahalmena pizten. 

[Etorkizunean ahalmen akademikoa izateak baino zerbait gehiago eskatuko da.

     Gizartea etengabe aldatzen ari da eta honekin batera hezkuntzak ere aldaketak jasan behar ditu. Interesgarria oso, Ken Robinson aipatzen duen, Gillian Lynne-ren kasua; neska honek koreografoa da, ``El fantasma de la opera´´antzerki-lanean parte hartu zuen, eta Robinsonek neska honek talentu hau nola eskuratu zuen azaltzen du. Eskolan, oso neska mugikorra zen, eta hori dela eta, bere gurasoek aditu batengana eraman zuten. Honek, bere amarekin hitz egiten zuen bitartean, neskari gelan bakarrik utzi zion eta honek irratia piztu eta dantzatzen hasi zen. Adituak hau ikusitakoan, honakoa esan zion amari < zure seme-alaba ez dago gaixorik, dantzaria da >. Gaur egun, mugikorra den ume bati TDHA duela esaten zaio, badirudi hori dela biderik errazena.