Irakaslea izan ahal izateko irakasteko ilusioa izatea ezinbestekoa da. Haur Hezkuntzako irakaslea izateko ilusioa izateaz gain, umeak maite behar dira, egunero haiekin harremanetan egongo zarelako. Bestetik, pazientzia izatea hainbat egoerentzako oso lagungarria izango da, adibidez, umeak zuk espero duzuna egiten ez dutenean. Irakaslearen lanbidea umetxoak pertsona gisa haztea da eta hau munduko gauzarik politena da. Haurrak zuregandik ikastea miragarria da. Haien garapena ikusten duzu eta garrantzitsuena, zuk honetan parte hartzen duzu. Irakaslea ikasleen eraketan nahasi behar da eta bere eskutan dagoena egin behar du ikasleengatik. Bokaziorik ez baldin badu umeen ikaskuntzan era okerrean eragin dezake. Pentsa ezazu umeengan eta ez irakaslea izateak dauzkan onuretan. Link honetan irakaslea diren edo izango direnentzako aurkezpen oso interesgarri bat aurki dezakegu.
domingo, 29 de abril de 2012
Eskolaren eginkizuna: pertsona bakoitzak dituen ahalmenak garatzea
Gaur adieraziko ditudan ikuspegiak hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa moduan aurkeztuko ditut, bi ideia nagusi azpimarratzeko, alde batetik, hezkuntza sistemaren aldaketaren beharra eta bestetik, eskolak pertsona bakoitzaren ahalmen sortzailea pizteko beharra . Gizartea etengabe aldatzen ari da eta dirudienez, gaur egungo hezkuntza sistemak iraganeko hezkuntza ereduaren ezaugarriak oraindik baditu.
Lehenik, Sir Ken Robinson-en `` Las escuelas matan la creatividad ´´ hitzaldia aztertzea oso interesgarria iruditu zait. Honek hezkuntza sistemaren aldaketaren beharra azpimarratzen du, gaur egungo eskoletan umeei iraganeko ideiekin hezi egiten baitzaie. Hurrengo lerroetan mintzaldi honetan adierazitako zenbait aspektu aztertuko ditugu.
Gaur egungo eskoletan, umeei etorkizunerako prestatzen zaie, baina, nolakoa izango da etorkizun hori? inork ez daki.
[Gizakiaren ahalmen sortzailea alde batera uzten da.]
Ume guztiek talentu ezberdinak dituzte eta horiek aurkitzea hezkuntzaren xedea izan behar da. Gaur egun ideia hau ez da kontuan hartzen eta pertsona bakoitzak bere barnean duen ahalmena indartzeko aukera alde batera uzten da.
Beraz, eskolak, sormena deuseztatzen du, umeak hazi ahala, sormena galtzen baitu. Picassoren esanetan, ume guztiak artistak jaiotzen dira, baina arazoa da hauek hazten diren einean, artistak izaten jarraitzea. Arazo hau zenbait arrazoien eraginez gertatzen da, hezkuntza sistemak, materia hierarkia bat dauka; Lehenik, matematikak eta hizkuntzak, ondoren, giza-zientziak eta azkenik, arteak. Artearen barruan, musika, arte plastikoak, dantza eta drama.
Eta orain, hurrengo galdera, zergaitik ezin diogu umeari dantza irakatsi matematikak irakasten zaizkion moduan? Matematikak garrantzitsuak dira baina dantza ere bai, umeak denbora guztian daude dantzan.
[Eskolan ahalmen akademikoari garrantzia eta ez ume bakoitzak duen ahalmen hori.]
Gaur egungo hezkuntza sistema, ahamen akademikoan besterik ez da oinarritzen. Hezkuntza sistema asmatu zenean, oraindik eskola publikorik ez zeuden eta indutrializazioaren beharra zegoen, hau da, eskolaren helburu bakarra pertsona guztiak lanbiderako prestatzea zen. Hezkuntza hau bi printzipioetan oinarritzen zen, eskolan ematen ziren materia guztiak goi-mailako lanbiderako erabilgarriak izan behar ziren eta inork ezin zuen nahi zuena edo gustokoa zuena egin, horrela, ez zuelako inoiz lana aurkituko ( musikarik ez jo, ez zara inoiz musikoa izango, ez margotu, ez zara inoiz artista izango…).
Arazoa da, iraganeko ideia hau badirudi ez dela aldatu eta honek ondorio negatiboak sortarazten ditu. Sortzeko ahalmena duten pertsona askok ahalmen hori galtzen dute, eskolan ez delako botere hori baloratzen.
Hortaz, ikus ditzakegunez, gure gaur egungo hezkuntza sistema, iraganean bezala bideratuta dago, ahalmen akademikoan. Ume guztioi ezaugarri edo ahalmen berdinak eskatzen zaizkie eta honek ez du ume bakoitzaren ahalmena pizten.
[Etorkizunean ahalmen akademikoa izateak baino zerbait gehiago eskatuko da.]
Gizartea etengabe aldatzen ari da eta honekin batera hezkuntzak ere aldaketak jasan behar ditu. Interesgarria oso, Ken Robinson aipatzen duen, Gillian Lynne-ren kasua; neska honek koreografoa da, ``El fantasma de la opera´´antzerki-lanean parte hartu zuen, eta Robinsonek neska honek talentu hau nola eskuratu zuen azaltzen du. Eskolan, oso neska mugikorra zen, eta hori dela eta, bere gurasoek aditu batengana eraman zuten. Honek, bere amarekin hitz egiten zuen bitartean, neskari gelan bakarrik utzi zion eta honek irratia piztu eta dantzatzen hasi zen. Adituak hau ikusitakoan, honakoa esan zion amari < zure seme-alaba ez dago gaixorik, dantzaria da >. Gaur egun, mugikorra den ume bati TDHA duela esaten zaio, badirudi hori dela biderik errazena.
jueves, 19 de abril de 2012
Iragana eta konstruktibismoa
Beheko argazkian ikusi dezakegun moduan, iraganean jasotzen zen hezkuntza tradizionalaren karikatura bat dugu. Honetan, errepikapenari garrantzia ematen zitzaion eta ikasleek irakasleak esaten zuenaren kopiarik hurbilena lortu behar zuten eskolan aurrera egiteko.
martes, 17 de abril de 2012
Ume bat hanburgesa batekin eta telebistaren aurrean ustea baino hobeago den zerbait al dago?
Betidanik Estatu Batuetako haur loditasunaren kopurua kritikatu egin da. Hala ere, azken urte hauetan, hainbat ikerketen ondorioz, Espainiaren indizea herrialde amerikarrarena baino altuagoa dela erakutsi da. Honela, gainera, Europar Batasunean haur loditasunaren inguruan dagoen klasifikazioaren barruan, hirugarren herrialdea gara.
Gaur egun familia gehienetan aita eta amak lan egiten dute, beraz denbora gutxi daukate janaria prestatzeko eta umearekin jolasteko. Arazo honen konponbide onena, haien ustez, hurrengoa da: janari prestatuta erostea,esaterako hamburgesak, eta umea lasai ustea telebista ikusten edo psp-rekin jolastea, honela guztiak pozik egongo dira.
Baina irtenbide honek umeen loditasunera jo du. Beraz, planteatu behar dugu zer nolako bizitza nahi dugun gure haurrentzat.
Honekin guztiarekin, gure lanbidean aritzean, eskola barruko umeen elikadura eta heziketa fisikoaren arteko oreka bat lortu beharko dugu. Gainera, umeren bat loditasunaren hasieran dagoela begiztatu badezakegu, gurasoekin hitz egin beharko dugu haien arazoa konpontzeko eta gehiago ez zabaltzeko.
domingo, 1 de abril de 2012
Idazkera eta irakurmenaren ikaskuntza aurreratu behar da?
Glenn Doman Estatu Batuetako medikua da eta Temple Fay neurologoarekin lan egiten hasi zen garun-paralisia daukaten umeak tratatzen. Haien metodoetan etengabeko mugimenduak erabiltzen zituzten eta erreflexuetan zentratzen ziren. Doman geroago metodo hauek beste umetxoekin egitea erabaki zuen, hau da, arazoak ez zeukatenekin. Honekin haurren ikaskuntza prozesua bizkortzea lortu nahi zuen. Horretarako, "Adimenaren bits-ak" deituriko metodoa martxan jarri zuen non umeari orri batzuk erakusten zaizkion baina orri bakoitza segundu batean. Bestetik, papertxoak zuriak ez ezik, letrak xeheak eta gorriak izan behar dira. Gainera, metodo honen fasearen arabera, hitzak eta orriak neurri zehatz batzuk izan behar dituzte. Bideo honetan nahiko ondo ikusten da Doman-aren metodologia. Oraindik zalantzaren bat baldin badago web orri hauetan pixkat gehiago azalduta dago.
G. Doman-aren metodoa irakurri eta ikusiz gero ondorio batzuk atera ditut. Alde batetik, bat nator baina, bestetik, badauka zeozer konbentzitu ez zaidana. Egia da gurasoak beraien seme-alabekin goian azaldutako metodoaren jarduerak egiten badituzte hauek askoz lehenago ikasiko dutela irakurtzen eta idazten. Baina beharrezkoa da ikaskuntza aurreratzea? Nik diot ezetz. Halako jarduerak garun-paralisia duten umeekin soilik landuko nituzke. Haur Hezkuntzako umeek etapa oso polit batean daude eta jolasaren bitartez, hainbat eduki barneratzen dituzte: harremanak izaten, komunikatzen, bizi diren gizartearen ohiturak... Laburbilduz, dena bere momentu egokian.
Telebista eta zinema, hizkuntzen ikaskuntzarako baliabide hezigarriak
Telebista eta zinema, umeen aisialdirako oso tentagarriak dira eta haien eguneroko bizitzan denbora dezente ematen dute telebistaren aurrean. Hauek, lehen esan bezala, aisialdirako ekintzak izan ez ezik, hezkuntza-baliabide moduan ere bilakatu daitezke haurrek hizkuntzak ikasteko. Portugalen, ohitura oso interesgarria dute, hango zinemetan zein telebistan ematen diren filmak jatorrizko bertsioan daude, hau da, filmetan erabilitako hizkuntza ez da aldatzen. Honi esker, umeek hizkuntza ezberdinak ezagutzen dituzte, ingelera, batez ere film gehienak ingeleraz zuzenduta baitaude. Beraz, gure herrialdean ez bezala, han filmak ez dituzte beti haien hizkuntzan ikusten eta esfortsurik gabe, hizkuntza ezberdinak ezagutzen eta ikasten dituzte.
Honek, hizkuntzen ikaskuntza bultzatzen du eta aldi berean, umeek hizkuntza ezberdinen soinu eta azentuekin harremanetan jartzea ahalbidetzen du. Beraz, haurrek hizkuntza ezagutu ez arren, ikusten eta entzuten dutenaren arteko asosiazio bat sortzen denez, ume hauek hazi ahala, hizkuntzak menderatzeko erraztasun handiagoa izango dute.
Ideia honetan oinarritu naiz, Portugalen ohitura hau ezagututa, umeek hizkuntzak ikasteko estrategia didaktiko interesgarria iruditu zaidalako. Orain dela gutxi, hezkuntza-sistemetan eredu hirueleduna ezarri dutenez, filmen bitartez, entzumenaren eta ikusmenaren bidez, hizkuntzak lantzea aplikagarria izan liteke. Hala ere, gehienetan, umeak bere kabuz eta behaketaren bidez, helduaren orientabiderik gabe ikastea eraginkorragoa izan daiteke.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)